Marmar 28




Marmar 31

INGURUNEA:


      Ikasturte berria hasi da eta ikasturte honetan ingurune arloan  landuko dugun lehen atala MUNDUAN ZEHAR izango da. Mundua, Europa eta Espainia ezagutzen hasi gara. 

Hona hemen ESPAINIAKO AUTONOMIA ERKIDEGOAK ETA PROBINTZIAK ikasteko helbideak:
























GOLKOAK ETA LURMUTURRAK



MUNDUA

http://www.slideshare.net/romanfausteko/5-lurreko-paisaiak-2577919


EUROPA

Europako estatuak eta hiriburuak

Europa ikasten jolasen bidez

MAPATAKO ESKALAK (6. mailakoentzat)





HIZKUNTZA:


Aste hauetan hizkuntzako etxerako lanak egiteko laguntza

5. maila
    1.GAIA
Hitz- familia edo eremu lexikoa hitz beretik sortutako hitzak dira.
Aurkako esanahia duten hitzak antonimoak dira


Euskal alfabetoak 27 letra ditu.


Digramak dira hots bakar bat adierazten duten konsonante bikoteak. Idaztean ez dira inoiz banatzen,ezta lerroz aldatzerakoan ere.


·Perpausa zentzu osoa duen hitz multzo ordenatua da, eta puntuz adierazitako etenaldi batean amaitzen da.

Deskribapena: Pertsonak

Pertsonak deskribatzea pertsonen ezaugarriak zehatz azaltzea da, bai itxurari eta baita izaerari dagozkionak pertsonen deskribapenak egiteko, izenondoak, esamoldeak eta konparazioak erabiltzen dira.

GOGORATU:

·Lehendabizi,antolatu ideiak.

·Gero,deskribapena egin ordena bati jarraituz: itxura, izaera, janzkera eta zaletazunak

·Amaitutakoan, berrikusi testua. Akatsik balego, zuzendu ortografia-akatsak eta edukiari dagozkionak.

    2.GAIA

Hitz sinonimoek esanahi bera edo antzekoa dute.


Puntuak etena adieraten du mintzaldian, eta esaldien amieran idazten da. Honako puntu hauek daude:

Puntu eta jarrai:

  • Esaldiaren amaiera adierazten du.

Punto eta bereiz:

  • Paragrafoaren amaiera adierazten du.

Azken puntoa:

  • Testuaren amaiera adierazten du.

Subjektua da nori buruz hitz egiten den edo ekintza nork egiten duen adierazten duen perpausaren osagaia.

Subjektuko hitz garrantzitsuena edo ardatza izena edo izenordaina da.


Predikatua da subjetuaz zer esaten den edo subjetuak zer egiten duen adierazten duen osagaia.

PERPAUSA MOTA:

  1. Adierazpen-perpausa: gertaera bat azaldu edo informazio bat ematen du; puntuz amaitzen da.
  2.  Galde-perpausa: galdera bat egiten du; ? Ikurrarekin amaitzen da.
  3.  Harridura-perpausa: sentimendu bat, harridura edo ezustea adierazten ditu; Ikurrarekin amaitzen da.
  4.  Aginte-perpausa: agindu bat eman edo eskaera bat egiteko erabiltzen da; ! Ikurrarekin amaitzen da.

Gutuna idatzi mota bat da, gugandik aparte dauden pertsonekin komunikatzeko erabiltzen dena. Honako atal hauek izan ohi ditu: tokia eta data(nondik eta noiz idazten den), diosala, edukia (idazteko arrazoia eta testuaren garapena), agurra eta sinadura.


    3.GAIA


Hitz polisemikoak dira esnahi bat baino gehiago dituzten hitzak. Hitz polisemikoak esanahiek antzekotasunen bat izaten dute beren artean.


Letra larriz hasten dira liburu, aldizkari, antzerki, kilm, musika eta obra plastikoen izenburuak.



Letra larriz idazten dira zientzia eta teknologia arloko hitzak, eta aldi historikoak eta geologikoak.



Aurrezkoez gain, letra larriz hasten dira ospakizunak ere: erlijiozkoak, zibilak, politikoak...



Perpaus bakunak dira aditz bakarrarekin eratzen direnak.


Perpaus elkartuak dira aditz bi edo gehiagorekin eratzen direnak.


Narrazioa idatzi bat da, gertakari batzuk bata bestearen ondoaren azaltzen dituena. Ongi bereizitako hiru atal izaten ditu: sarrera, korapiloa eta amaiera.

  • Sarreran azaltzen dira istorioko pertsonaiak, tokia eta garaia.
  • Korapiloan azaltzen dira gertakariak eta gertakari horien garapena.
  • Amaieran, korapiloan azaldutako arazoa konpontzen da.



6.maila
    1.GAIA

Hitz- familia edo eremu lexikoa hitz beretik sortutako hitzak dira.


Digrama silaba baten kontsonante bikotea da.


Euskalkia deritzo lurralde mugatu batean hitz egiten den eta ezaugarri beretsuak dituen euskararen aldaerari. Gaur egun, sei euskalki bizi dira Euskal Herrian: mendebaldekoa, erdialdekoa, nafarrera, ekialdeko nafarrera, nafar- lapurtera eta zuberera. Euskalkiak bateratzeko helburuarekin sortu zen euskara batua eta horixe erabiltzen da Euskal Herri osoan, euskalkiekin batera.


Giroren deskribapenak era zehatzean azaltzen du tokia edo egoeraren ezaugarriak, baita sortzen dituen emozioak eta sentipenak ere.
Giroren deskribapenetan geruza orokorrak deskribatzen dira lehenengo, eta gauza konkretuak, gero; urrunen daudenak, lehendabizi, eta hurrbilen daudenak, jarraian. Horretarako, adjetiboak eta konparazioak erabiltzen dira.

  1. 2. GAIA
Hitz homonimoak dira berdin idatzi eta ahoskatu arren, esanahi ezberdina dutenak.


Puntu eta komak komarena baino eten luzeagoa adierazten du. Besteak beste, honako kasuetan erabiltzen da:

  • Zerrenda bateko elementuak bereizteko, elementu horiek jada komak badituzte.
  • Harreman zuzenik ez daukaten bi esaldi bereizteko.
  • Zenbait lokailuz (beraz, dena den, aldiz...) lotutako esaldien artean.


Aditzaren forma jokatu gabeak aditzoina, partizipioa eta aditz-izena dira. Forma jokatugabeek ez dute adierazten aditzaren aldia (noiz gertatzen den) eta pertsona (nork egiten duen).


Egunerokoa lehenengo pertsonan idatzitako narrazio-testua da. Sarrera bakoitzaren goibura idazten den eguneroko data da.
Egunerokoan bizipenak azaltzen dira, eta sentimenduak eta pentsamenduak adierazten dira. Tonua bat-batekoa eta zintzoa izaten da.



GOGORATU

  • Testua idatzi aurretik, pentsatu zer gertaera azalduko duzun.
  • Jarri data sarrera bakoitzearen hasieran, goiburu gisa.
  • Erabili zure umorea eta sentimenduak adierazten dituzten esaldiak: zer pentsatzen duzun, zer nahi duzun, nola sentitzen zaren...
  • Erabili hizkera zuzena eta argia.
  • Testua eman baino lehen, errepasatu eta zuzendu ortografia-akatsak.


                                                                3. GAIA

Hitz-elkarketan bi hitz edo gehiago elkartzen dira, eta sortutako hitz elkartuak beste esanahi bat adierazten du, elkartutako hitz esanahietatik ezberdina.
Hitz-elkarketan mota askotako hitzak elkar daitezke: izena eta izena, izena eta izenondoa, izenondoa eta izenondoa, aditza eta izena...



Euskarazko burdina, elizahizkuntzakultura, literatura eta natura hitzek, eta -ia amaiera duten hitzek -a organikoa dute. Hitz horiek bi idazkera onartzen dituzte hitz-elkarketan:
-a gabe eta banatuta: kultur aretoa, hizkuntz eskubideak, ortografi arauak...
-a mantendu eta marratxoz lotuta: kultura-aretoa, hizkuntza eskubideak, ortografia-arauak...

Aditz iragangaitzak IZAN aditz laguntzailea dutenak dira; joan zara, amaitu da...



Kondaira ahozko narrazioa da, non ekintzak eta pertsonaiak benetakoak izan daitezkeen, baina elementuak gehitu zaizkion, denboraren joanean. Gertaera historikoen bat edo jendeak ulertzen ez zuen fenomeno bat azaltzeko sortzen ziren kondairak.

Kondairak belaunaldiz belaunaldi transmititu dira, eta horrek hainbat aldaketa egotea ekarri du.


                                                                     INGELESA

Ingeleserako interesgarriak diren loturak(link-ak)

PRIMARY 5& 6
WEATHER
(Weather forecast)
NUMBERS