Páginas

Marmar 30

MAIAK ETA AZTEKAK

Bi herri hauek zibilizazio indartsuak izan zituzten erdialdeko amerikan. Maia izeneko tribua Yucatan izeneko penintsulan bizi ziren 250-950 urteen zehar. Aztekak, berriz, gaur egungo Mexikon bizi ziren, Tenochtitlan hiriburuaren inguruan. Azteken garairik lasaiena 1400.urtetik 1521.urterarte doan tartean izan zen.

MAIAK

Maien zibilizazioa hiri-estatutan antolatzen zen. Maiek hiri handiak egiten zituzten, eta horietako bakoitzak ingurua kontrolatzen zuen, eta batzuetan beste herri eta hiri txiki bat ere. Merkatal bide garrantzitsuek lortzen zituzten hiri-estatuak baita erdialdeko Ameriketako beste herri batzuekin ere.

Maiak erabiltzen zituzten merkatalgai garrantzitsuenak hauek ziren: jaguarren larrua, jadea, kafe eta kakao poltsak. Haiek, nahiz lehorrez nahiz itsasoz garraiatzen zituzten merkatalgaiak. Maia gehienek nekazariak ziren eta artoa erabiltzen zuten gehiena, adibidez tortila izeneko opila eta balché izeneko edaria egiteko.

Astronomia eta matematikan oso aurreratuta zeuden. Apaiz maiek bazekiten nola egiten ziren egutegiak. Maiek idazkera berri bat asmatu zuten, hieroglifiko antzeko bat, eta hura stetlae izeneko harrizko monumentuan dago gordeta.

Zibilizazio hura xvi.mendean bukatu zen espainiarrak erasotzera jon zirelako, baina maien ondorengoak bizirik daude eta haien hizkuntza ere.

AZTEKAK

Azteken zibilizazioa Tenochlitan izeneko hiriburuan zegoen, eta haren inguruan antolatzen zen dena.

Montezuma I.aren agintepean hiria eta haren inguruak zabaltu zituzten. Montezuma II enperatore egin zenean, inperioa oso lasai eta garai onean egon zen. Geroago, 1519an inbasore espainiarrak heldu, eta eraso egin zieten. Azteka indartsuen lantzak ez ziren nahikoak espainiarren armei aurre egiteko, eta zoritxarrez 1521ean espainiarrek inperioa suntsitu zuten.

Erlijioa oso garrantsitsua zen maia eta aztekentzat. Biek, jainkoak gurtzen zituzten eta erritu espirtualak egiten zituzten, haien artean giza-sakrifizioa dugu eta sakrifikatuak zoriona lortzen zuen.

IPAR AMERIKA

Europako kolonoak xvi. mendean joan baino arinago “indiar” omen zirenak han bizi ziren. Lehendabiziko “Amerikarrak” duela milaka urte iritsi ziren hara, eta bizimodu eta kultura desberdinak asmatu zutuzten.


AMERIKAKO TRIBUAK

Amerikako biztanleria tribuetan banatzen zen. Europarrak iritsitakoan 300 tribu ingutu topatu zituzten eta bakoitzak bere bizimodua, gobernua eta sinesmenak zituen. Inguruak asko baldintzatzen zuen haien bizimodua, adibidez Artikoko Inuita etniakoek itsas-txakurrak artzen zituzten jateko, janzteko, bizilekua…egiteko. Beste tribu batzuk leku lehor eta idorretan bizi ziren, adibidez Pueblo. Haien etxeak peso izeneko bustin batez egiten ziren eta batzuetan, ura urria zenez etxea lur azpian zuten.

EGUNEROKO BIZITZA

Tribuak bizi ziren tokian, bizitzan beharrezkoa duguna bilatzen zuten, adibidez elikagaiak eta babesa. Amerikar hauek, artoa, kalabaza edota babarrunak jaten zituzten. Tribu gehienak bufaloak, ehizakinak edota basoko baia eta fruituak hartzen zituzten bizitzeko. Tribu bakoitzak etxe mota desberdinak zituen, adibidez, tribu nomadek etxe mugikorrak egiten zituzten. Lautada handiko tribuek, kono antzeko kanpaindenda batzuetan bizi ziren.
Erlijioa oso garrantzitsua zen beraientzat. Haien sinesmenaren arabera, gizaki guztion bizitzan mundo ispiritual bat dago.

HEGO AMERIKA

Zibilizazio asko zeuden Andeetako inperioan, xvi. mendean europarrak Amerikara iritsi ziren arte. Tribu edota zibilizazio garrantzitsuena Inkena izan zen. Inken garairik aberatsena xv. mendeare bukaeratik xvi. mende hasiera arte doan tartean izan zen. Baina beste tribu mota batzuk, adibidez chimuak, huariak… kontrolatu zituzten mendi inguruak.
Ekialderago, Amazonaren erroan hainbat indiar imperio zeuden, nekazal sistema desberdinak erabiltzen zutenak. Sistema horietan, uztak ereiteko baso hezeko lursail bateko zuhaitzak edo sustraiak kentzen ziren. Lurra agortzen edo pobretzen zenean, jendeak beste toki batera joaten zen eta lursaila basoaren esku geratzen zen berriro.

ANDEETAKO INPERIOA

Tihuanako inperioak Titikaka lakuaren inguruan zuen bere inperioa, gaurko Peru eta Bolibiako mendietan. Tihuanakoen garairik onena 500 eta 1000 urte inguruan izan zen. Huarien garairik onena, berriz, 800 urtean izan zen.

Huariek Tihuanakoak baino iparrerantzago kokatzen ziren. Chimuen inperioaren hiriburua Chan-Chan zen eta Peruko kostaldearen iparraldean kokatzen zen. Dena den, Chimuen inperioa Inken zibilizazioak inbaditu zuen 1470. urtean. Inken hiribrua, Cuzko izenekoa, Andeetako mendirik garaienean kokatzen zen. Konkistatzaileek konkista honen bidez, Andeetako gobernu berri bat ezarri zuten. Bide sare bat egin zuten eta inperioko zerga moduko bat jarri zuten.

AMERIKAKO INDIARRAK

Lehenengo europarrak iristean 1492. urtean Amerikako lurralde guztiak ehundaka tribuz beteta zeuden. Toki hartako jendea eta bere arbasoak han bizi izan ziren haien kultura eta bizimodua kontserbatzen. Europarrak iristean modu batean indiarren bizimoduak eraldatu zituzten, adibidez, ekarritako gaixotasunak erabat zabaldu ziren eta indiar pila hil. Beste alde batetik Kolonek sortutako gerretan ere herritar asko hil ziren. Xvi.mendean Kolonen armadak mendebalderantza joaten hasi ziren. Hasieran, Kolonek indiarrei lur zatiak ematen zizkien eta erreserbak deitzen zizkion.

Beranduago, 1830.urtean, gobernuak indiarrak “kanporatzeko akta” izeneko lege bat ezarri zuen, akta horrek indiarrak beraien lurraldetik botatzeko eskubidea ematen zien edota beste llurralde batzuetara eramateko.

LURRAGATIK SORTUTAKO GATAZKAK

Indiar gehienek, ohitura bidez, ez zuten lurraldeak utzi nahi, eta horregaitik gogor borrokatu zuten amerikar gobernuaren aurka. Hego-ekialdean beste tribu garrantzitsu bat zegoen, Cherokee izenekoa. Gobernuak hauek ere beraien lurretatik bota zituen mendebaldeko ereserbetara. Bidea oso luzea zenez, milaka persona hil ziren, eta horregaitik bidaia horri “malkoen bidea” deitzen zaio. Amerikako indiarrak ere sartu ziren, baina Kolonen aurka borrokatzeko. Gerra horren ondorioz, haien bizimodu berriak desagertu ziren, eta gainera bufaloak bertatik joatea ere probokatu zuen. Haia ere Amerikako indiarrek, gobernuko armadaren kontra irabazi zituzten gerra batzuk.

Garazi Aranguenaga

GIZAKIAK ETA ANIMALIAK

Animaliek gizakiekin konpartitzen dute lurra. Animali askok horren ondorioz kaleetan bizitzen dira. Animali batzuk, moldatzen dira baina beste batzuk ez. Beren bizimodua batzuetan egokitu egiten dute. Hegaztiek beren habiak teilatuetan, tximinietan… egiten dituzte.
Saguzarrak argi izpiak jasotzen ez duten lekuetan bizi egiten dira. Etxeak, bulegoak eta lantegiak botatzen duten haize beroarekin txori saldoak biltzen dira neguko gauetan. Gizakiok hegaztiak ikustea atsegin dugu horregatik neguan janaria ematen diegu. Txori saldoak arriskuan egoten dira aireportuetan hegazkinen motorrek kalte egiten dietelako. Hiri baten sortzen den kutsadura kopuruak animaliei kalte egiten die adibidez, arratoi, azeri, kaio eta beste animali batzuei. Mapatxeek Ipar Amerikako zaborrontzietan janari bila ibiltzen dira. Arratoiak eta saguak jendea bizi den lekuetan beraiek ere bizi dira.

Beltxor baten ziztaden arriskua etengabe dago herrialde tropikoetan. Beste intsektu mota batzuk galduta daude gaur egun. Kakalardo Buprestidoak etxeetako egurrezko kolumnez elikatzen dira eta ere arropan zuloak egiten ditu. Zenbait intsektu eragin onak dituzte. Erleak funtsezkoak dira landare mota batzuk polinizatzeko. Beste intsektu batzuek beste motatako intsektuez elikatzen dira. Pestizida artifiziala erabiltzea txarra da intsektuak hiltzen direlako.
Askotan zakiak arazoak sortzen dituzte herrialde bateko espezieak beste batean sartzen. Arratoiak lehenengo kolonizazioarekin Ozeaniara iritsi ziren. Plaga hura kontrolatzeko asmoz katuak eta mangostak sartu zituzten eta horrela bere fauna autoktonoa suntsitu zuten: hegaztiak, narrasti txikiak eta ugaztunak suntsitu zuten. 

Gaur egun Ozeaniaren hegaztiak suntsituta daude. Kanpotik sartutako beste espezie batzuk autoktoktonoarekin lehiatu egiten dute janaria eta habitat-egatik. Katagorri grisa Britainia Handian Estatu Batuetatik hartu zuten eta katagorri autoktonoarekin lehiatu ondoren katagorri gorria murriztu zuen. Zeelanda Berrian sartutako orein gorria bazkalekuetan elikatzen diren animaliei lehiatu eta animali mota batzuk suntsitu zituen. Batzuetan nekazaritzak basoak, hezeguneak eta zelaien lurra pobretu egiten ditu eta horrela lur horietan ez dira landare onik irtengo.

Arriskuan Dauden Animaliak

Animaliak beti gehitu eta gutxitu egin dira. Animalia mota batzuek prozesu naturalean gehiago irauten dute. Gizakia agertu zenetik, landare eta animalia espezie iraungipen indizea hasi egin da. Gizakiak batzuetan animalia desagertu arte ehizatzen ditu: tigrea eta errinozeroa desagertzeko arriskuan daude. Hain ezagunak ez diren beste espezie batzuk, desagertzeko arriskuan daude.

Ehizaldia kiroltzat hartuta dago ere. Ehiztari europarrek XX.mendean lehoiak, tigreak, elefanteak… hiltzen zituzten kopa baten trukez. Gaur egun hegazti kantarien kopurua txikitzen ari da Europako Iparraldean.

Berokiak edo alfonbrak egiteko animali felino batzuk hiltzen dituzte, adibidez ozelotek eta tigreak. Errinozeroaren adarrekin sendagaiak lortzeko hil egiten dira. Gaur egun Javako 60 errinozero soilik daude munduan. Elefantek beren marfilezko hortzengatik hil egiten dira.
Leku batzuetan ehiza debekatuta dago baina ehiztari batzuek batzuetan ez diete kasurik egiten dirua nahi dutelako. Gizakiak askotan ehizatu egiten du espeziea leku hartan suntsitu arte. Bale mota batzuk XVII eta XIX mendean suntsitzeen hasi ziren beren olioa eta haragia lortzeko.

Julen Cortazar


HEGO AMERIKA

Hego Amerika kontrastez betetako herrialdea da. Bertan dago munduko mendikaterik luzeena, Andeak izenekoa, mendebaldeko itsasertzean.
Andeen eta Ozeano Bareko itsasertzearen artean dago Atakama izeneko basamortua, munduko parajerik lehorrena duena da. Ehun urtetik gora pasa daiteke han ur tanta bat ere egin gabe. Iparraldean, jende gehiena Karibeko itsasertzean edo mendialdean biltzen da. Barrualdean, Amazonas izeneko ohian tropiko izugarri bat da nagusi. Amazonas ibaia Andeetan sortzen da, Perutik eta Brasiletik pasatzen da ekialderantz Ozeano Atlantikoaren bidea hartzen. Amazonas ohianearen ekialdera Brasilgo goi-lautada dugu. Hegoalderantz, Uruguaiko eta Argentinako lurretan, Panpa dago zelai oso zabalez.
Hegoaldeko Andeen ezaugarri nagusia glaziarrak eta sumendiak dira, baina kontinentearen muturrera heltzen denean uharte harritsuen itxura hartzen dute. Hego Amerikan bizi diren gehienak europarren ondorengoak dira, kolonizatzaile gehienak espainarrak eta portugaldarrak izan zirelako. Horregatik oraindik ere gaztelaniaz eta portugesez hitz egiten da. Europarrak lurralde horretara iritsi zirenean Hego Amerika biztanleria izugarri gutxitu egin zen.
Venezuelan, (Guyanetan) eta Brasilen baliabide natural asko daude: petrolioa, bauxita, zilarra eta beste zenbait mineral ere badaude. Brasilek horretaz gain, kafea, azukrea eta frutak ekoizten eta esporatzen ditu. Hala eta guztiz ere, herrialde horrietan, aberastasuna ez da modu egokian banatzen; gutxi batzuk oso aberatsak dira eta gainerakoak pobreak dira.


OZEANO ATLANTIKOA

Andeetako iparraldeko herrialdeetan, hau da, Kolonbia, Ekuador, Peru eta Bolivian, mineral asko daude. Aldiz, ez dago lur emankor askorik eta laboreak mendi magaletan eratutako terrazatan baino ez dituzte landatzen. Kotoia, azukrea, kafea eta platanua da gehien ekoizten diren produktuak: eskualde epeleetan eta eskualde hotzetan, patata eta zereala. Herrialde hauetan hala ere, pobrezia da nagusi arazo ekonomikoak eta ezegonkortasun politikoaren ondorioz. Hegoalderago Txile dago herrialde estua eta luzea.
Meatzaritza eta Andeetako mendikateko baliabide ekonomiko garrantzitsuenetako bat bereziki, kobrea da. Lur emankorretan, aldiz, zereal, fruta, eta ardo produkzioa da baliabide nagusia. Argentinako eta Uruguaiko Pampa dago; bertan abeltzaintza da nagusi, etxalde izugarriak daude, eta ardiak eta behiak hazten dituzte. Bertan artilea nahiz haragia esportatzen (saltzen) dituzte, Txilek, Uruguaik eta Argentinak batez ere. Paraguaiko ipar-mendebaldean Chaco Handia zabaltzen da eta hegoaldean eta Ekialdean lurra lehorrago dago. Paraguaien munduko proiektu hidroelektriko handiena jarri dute abian, Panama ibaian, hain zuzen.


AMAZONIAKO OHIANA

Amazonas ibaiaren arroan dago eta munduko ohian tropikal handiena da. Ohian horretan hainbat landare eta animali bizi dira, eta oraindik ere ezpezie berriak aurkitzen dituzte. Amazonaseko zenbait tribu oraindik bizi dira bizimodu tradizionalean, bai ehizan, arrantzan eta nekazaritzan. Dena den, beste tribu batzuk teknologia modernoa moldatzen ikasi dute.
Azken urteotan ohiana bizkor desagertzen ari da zuhaitz gehiegi mozten direlako. Baso tropikaleko lurra gero eta gatz mineral gutxiago du, horregatik nekazari asko joaten dira bere laboreak egitera eta ganadua mantentzera beste leku egokiago batera.

                                                                                                                                       Ander Olabe



ASIA

Asia munduko kontinenterik handiena da. Basamortuan izugarrizko hotza egiten du neguan eta udan beroa eta lehortea dago. Asian munduko mendirik altuena, Everest hain zuzen, kokatuta dago. Asiako eskualde askotan ez da inor bizi, hala ere, Asian muduko jende gehien bizitzen den lekua da.

EKIALDE ERTAINA

Hego-Mendebaldeko herriek osatzen dute. ia paisai osoa mendiak eta basmortuak dira. Bertako herrialde batzuk hauek dira: Saudi Arabia, Kuwait eta Arabiar Emireerri Batua. Urik ez dute baina petrolio asko ba dute. Ia paisai guztia mendiak dira, eta klima lehorra eta epela da.
Lur emankorrenak itsasertze mediterraneoak dira: zerealak eta zitrikoak produzitzen dituzte lur horietan. Ekialde ertaineko beste zenbait herrialde, hala nola, Saudí Arabia , Kuwait eta Arabiar Emirerri Batuak oso herrialde aberatsak dira. Ekialde ertaineko hiri asko duela milaka urte eraiki zituzten eta garai bateko medinen egitura gordetzen dute oraindik.

ASIAKO HEGOALDEA

Asiako azpi kontinentea India da. Indiako ia guztia menditsua da. Ipar-Mendebaldean basamortua dago, basamortuaren inguruan lur emankorrak daude. Munduan landaketa gehien dauden lekua da. Indian manufaktura sendoa dago , hainbat lagun joaten dira lantegiak lanera.

TXINA

Txina munduko hirugarren herrialde handiena da. Munuko harresirik luzeena dago eta 21196 km2 neurtzen du. 1987 an eraiki zen (XI. mendean) Txina osoak 31 herrialde eta 1 369 811 biztanle ditu.

MONGOLIA ETA KOREA

Mongolia Iparraldeko mendietatik hegoaldeko goi-basamortu barrenera hedatzen da. Erdialdeko lautadan, oraindik ere, tribu nomadak bizi dira. Mongolian ikatza eta petrolioa dute. Hego-ipar korea antzekoak dira paisaiari dagokionez: mendi eta baso ugari bietan. Politikan, aldiz, oso ezberdinak dira: Ipar koreak harreman gutxi du beste herrialdeekin, eta nekazaritza da ekonomiaren oinarri; Hego korean industria modernoa dute eta nazioarteko merkataritzak harreman ugari ditu.

ASIAKO HEGO-EKIALDEA

Asia kontinenteko mutrrean Thailandia, Laos, Vietnam eta Kanputzea dade. Herrialde hauek ohianez eta mendiz betetako zonalde dituzte. Ibai handiek zeharkatzen ditzte herrialde horiek eta bailara emankorrak dituzte; arroza eta fruta tropikalak ugariak dira bertan.

                                                Lander Serna
                                                                      

                                    ANTZINAKO EGIPTO



Heziketa
Faraoien haurrek eta familia aberatsen semeek bakarrik egiten zituzten ikasketak baina neskak etxean geratzen ziren etxeko gauzak egiten, adibidez: sukaldatzen, jozten eta iruten bere amarekin. Nekazaritzen semeek ere, gazteetatik ikasten zuten: uztak biltzen, abereak zaintzen... Baina arrantzaleek arrantza egiten zuten, ez etxeko lanak.
Hieroglifikoek, egiptoar idazkera-motarik zaharrena asmatu zuten. Pieza korapilatsuagoak egiteko erabil zitezkeen sinbolo adierazgarriak ziren. Hieroglifikoak asmatutako idazkera: errazagoa, argiagoa eta azkarragoa zen. Egipton buztin batean idazten zuten. Buztina merkea eta ezkuragarria zen. Mutilek hitz egin eta testuak kopiatu egin behar zuten, azkar idazteko eta ikasteko. Eskolan matematikak ez ziren hain garrantzitsuak. Ikasleek ez zuten aritmetika eta albegraren oinarria baino ikasten.



Jainkoak eta templuak
Zeinbait eskribak antzinako Egipton hain ugariak ziren templuetan egiten zuten lan. Templuek bere landetxe, lantegi eta liburutegi propioak zituzten eta baita ``bizitzaren etxea´´ delako bulegoak ere, bulego hauetan egiten zuten lan eskribek erlijio gaietako agiriak, eta baita bestelakoak idazten.
Apaizek estimatuak ziren eta askok gobernuan lanpostu garrantzitsuak zituzten. Ra eguzkiaren jainkoa zen eta Horus zeruaren jainkoa zen. Osiris lehen jainkoa zen arimak epaitzen zituena. Antzinako egiptoarrek jainko ugari gurtzen zituzten. Jainko nagusien artean aipagarrienak: Ra, eguzkiaren jainkoa; Ptah, Menfiseko jainkoa; Horus, erregearen jainko pertsonala eta Amon (Amon, Ra) eguzkiaren eta faraoiaren jainkoa.
Karnak-eko Amon-en tenplu handia, Egiptoko monumenturik ikusgarriena da. Tenpluak zeremonia-gelak zeukan eta prozesioak egiten ziren leku zabaletan. Milaka zerbitzari ere egiten zuten lan han. Jainkorekin harreman berezia zutela esaten zen.


Kreta Minostarra
Antzinako zibilizaziorik handienetariko bat Greziako Kreta uhartean gertatu zen. Uharte hau ezezaguna zen. Evans-ek eta beste arkeologo batzuk lau jauregi aurkitu zituzten uhartean.
Minostarrak K.a. 6.000.urte inguruan Kretara iritsi ziren eta jauregia eraikitzen K.a. 2.000.urte inguruan hasi zen.
Knosos zen hiri hauetako handiena da, eta bere garairik oparoenean 100.000 biztanle inguru izan zituen. Haietaik askok semantika, harribitxiak eta ontziak lantzen zituzten. Minostarrak K.a. 1.450. urte inguru desagertu egin ziren.


Feniziarrak
Mediterraneo itsasoaren ekialdeko kostaldean feniziarrak bizi ziren. Gerraontzi azkarrak egin zituzten, merkantzia ontzia babesteko. Ontziek bela karratua zeuzkaten, eta arraunlarientzat bi lerro eserleku. Metalezko tresnak eta kristalak Mediterraneo inguruan aurkitu dira. Feniziarrak Mediterraneo inguruan nagusi izan ziren. Feniziarrak harearen bidez beira egiten zuten eta artile eta lino finak lantzen zituzten.


Mesopotamia
Mesopotamia Tigris eta Eufrates ibaien arteko lurralde emankorra izan zen. Luralde honetan sumetarrek lehenengo zibilizazioak sortu zitzten, baina K.a. 2370.urtean mederatu egin zituzten. Hurrengo 500 urtetan hainbat taldek fundatu zituzten.


Asiriarrak
Asiriarren lurraldea, Mesopotamiaren iparraldean, merkataritzako ibilbide garrantzitsuen inguruan zegoen.
Nabupolas erregearen garaian (K.a. 625-605) Babilonia boteretsu bilakatu zen. Eta Nabukodonosor II.a.(K.a. 605etik 562ra ) bertako errege ospetsu bat izan zen.
Hiri honen oparitasunak mundu ezaguneko edozein hiriena gainditzen zuen. XX. mende hasieran, arkeologoek Babilonian egindako induzketan 18km-ko harresiz inguratutako zirkulua aurkitu zuten.
Babiloniarrak izan ziren eguna 24 ordutan, ordua 60 minututan eta minutua 60 segundotan zatitu zutenak lehendabizi.
Babiloniak zortzi sarrera zeuzkan harresian eta ederrena Ishtar-eko sarrera zen. Amodioaren eta gerraren jainkosaren ohorez eraiki zuten sarrera honek 15 metroko garaiera zuen eta bere barnetik prozesio sakratuak pasatzen ziren. Inguratzen zuten hormak adreilu urdin esmaltatuz estalirik zeuden, eta zizelatutako zezen eta herensugez dekoraturik.

Egoitz Dominguez


AFRIKA

Asiaren atzetik, munduko bigarren kontinenterik handiena da. Urak ia guztia inguratzen du. Asiarekin bat egin du, lur zati meharra salbu.
Iparraldeko muturrean basamortu bat dago, Saharakoa hain zuzen. Itsasertzean, klima leunxeagoa da: neguak freskoak eta hezeak dira. Hegoaldean, zelaiak eta bazkalekuak daude. Ekuatorea, erdialdean dago eta herrialde asko zeharkatzen ditu, horregatik, klima beroa eta hezea da.
Baso tropikalak ere daude, eta horietako bat munduko bigarren handiena da. Katarata edo ur-jausi ederrak ere daude, “Victoria” izenekoak.
Hainbat motatako landare zein animali bizi dira ohian tropikalean. Erdialdean ibaiak pasatzen dira, horregatik, ekialdean eta hegoaldean zelai zabalak daude. “Sabana” izenez ezagutzen dugu, han animali asko bizi dira, esate baterako, elefanteak eta zebrak.


AFRIKAKO TRIBUAK

Arabeak eta berebereak, Saharako basamortutik bizi diren afrikarrak dira eta Islam erlijioaren jarratzaileak dira.
Hegoaldera, biztanleria nagusia, beltzez osatuta dago eta ez dago erlijio nagusirik, hau da, bakoitzak bere erlijioa aukeratzen du.
Orain dela gutxi, ia kontinente guztia, europarren esku zegoen, ondoren, europar hegoaldera bizitzera joan ziren. Afrikak, bertako lehengaiak edo baliabideak asko esportatzen edo saltzen ditu, adibidez; metala eta petrolioa, baina hala ere, argi dago, kontinentea pobrea dela. Izan ere, industriak, aberastasun gehiena sortzen du, baina mendebalde multinazionaletan esku dago. Nekazaritzan aritzen dira biztanleak.


SAHARAKO BASAMORTUA

Munduko basamorturik handiena da, AEB-ko bezalako azalera du. Basamortu hau, etengabe ari da hazten, hau da, inguruko larreak basamortu bihurtzen ari dira. Basamortu beroa da, urteak pasa daiteke euri tantarik egin gabe. Itzalean, 50C-ko beroa egiten du, ordea, gauez, hotz egiten du. Hareaz betetako eremuetan, duna handiak sortzen dira. Basamortuan, harriak eta mendiak dira nagusi. Baldintzak gogorrak izan arren animalia ondo egokitu dira, bizimodura, ur eskasia eta bero izugarria jasateko.
Egunez, animali gehienek habietan egoten dira, ordea, gauez, janari bila irteten dira. Basamortuan ere jendea bizi da, herrixkak eratu dituzte oasien inguruan, bertan nomadak bizi dira eta lurrean barrena ibiltzen dira, produktuak herrietan saltzen. Ehunka urteetan gameluak erabili dira garraio moduan. Animalia hau ondo egokitu da eta haragia eta esnea egiteko ere erabili izan da. Gaur egun, ibilgailu motordunak erabiltzen dira, mugagabeko basamortu honetan.


AFRIKAKO IPARRALDEA

Mediterraneoko kostaldeko lur emankorretan Afrikako iparraldea hasten da eta mendebaldeko eta erdialdeko (kontinentea) basotaraino hedatzen da, Sabana eta basamortuko zabalean zehar. Atlas mendikatea, Etiopian dago, Saharako mendiak utzita, iparraldean, ordokiak dira nagusi.
Baliabide naturalak dituzte iparraldeko muturrean: petrolioa eta gasa. Turismoa eta ehun eta alfonbra produkzioan oinarritzen da ekonomia. Eskualdearen biztanleria nagusia arabiarra da. Marroko eskualde menditsuan, tribuetan, berebereak bizi dira.
Saharatik hegoaldera, nekazaritza da nagusi. Nilo, Niger eta Senegal ibaiek ur asko dute laboreak ureztatzeko. Mauritanian eta Malin lehorteak izaten dituzte askotan.
Eremu lehorretan, artzain nomadek izugarrizko bidea egiten dute bazkaleku bila. Iparraldean, gatazkak izaten dituzte eta gerra suntsigarriak ere. Gerrek pobrezia eragin dute, batez ere Etiopian eta Sudanen.
Mendebaldean klima hezea dagoenez, eskualde egokia da, kafea platanoek … landatzeko.
Egurrari etekin handia atera diote; Boli Kostan esaterako, baina neurriz kanpo eta basoak galdu dira. Herrialde horiek aberastasuna dute, baina, jendea pobrea da kolonialismoaren herentziagatik, politika eta gerragatik …
Gaur egun, jendea hirietara doa lana aurkitzeko eta batzuetan, miseria gorrian bizi behar izaten dute.

AFRIKAKO HEGOALDEA

KONGO IBAIAREN ARROA, Afrikako erdialdean hedatzen da. Ibai emaritsuek, ohian tropikal trinkoak zeharkatzen dituzte, kilometro askotan.
Ohian tropikal horietan; mendietako gorila eta hegazti espezie asko bizi dira. Hegoaldeko eta ekialdeko goi lautadetan, klima hotza eta lehorra dago.
Sabanan, zelaiak ezaugarri nagusienak dira, eta lepo-luzeak, elefanteak eta lehoiak bizi dira. Hego-mendebaldean, basamortua bihurtzen ari da, klima beroa eta lehorragoa nagusitzen da.
Baliabide naturalak daude, Hegoafrikan adibidez: petrolioa, metalak, urrea, kobrea eta diamantea. Horrez gain, sektore ekonomikoa garrantzitsuena meatzaritza da.
Bestaldean, lur eremu handiak, parke natural izendatu dituzte, bertako fauna babesteko, horrek asko laguntzen dio ekonomiari, eta turistak erakartzen ditu. Ekialdeko, goi lurretan tea eta kafea produzitzen dute, baina ganadua ere hazten dute, haragia eta esnea egiteko.
Biztanle gehienak nekazariak dira, baina nekez lortzen dute jateko beste. Afrikako hegoaldean, tribu asko daude, hizkuntza eta tradizio bereziekin. Askotan borrokak daude tribuen artean, batzuetan oso gogorrak eta jendeak alde egiten du.

Ibon Ispizua


LAMIAK


Lamiak pertsona onak izaten dira eta beraien forma aldatu egiten da. Normalean, oilo, ahate edo ahuntzen apatxak dituzten emakumeak dira.
Izaki hauek, emakumerik ederrenak izaten dira. Ilea luzea eta hori kolorekoak izaten dituzte, eta ibai ertzeetan bere urrezko orraziarekin orrazten dira. Haiek, gauez erropa garbitu eta abar egiten zuten. Horrez gain, edertasun paregabeko izaki bizidunak direnez, gizonen bihotza konkistatzeko gai dira.
Haren, ahotsak eta izaerak gizonak harrapatu egiten zituzten. Lamiak ere, Bizkaiko kostan topa ditzakegu. Neska horiek esker onekoak izaten ziren; hala ere, pertsonak bahitzen zituzten eta zubiak, eleizak, gazteluak… eraikitzen zituzten.
Lamiak iltzorian zeudenean, gizaki baten laguntzaz jasotzen bazuten gehiago bizi ahal izaten ziren. Gure inguruko tokietan ere leku ezagunetan egoten dira, adibidez: Lamiako(Leioan), Lamiandao (Diman) edo Lamiaran (Mundakan eta Bermeoren artean).

KONDAIRA

Uhante hirian bizi zen Aluztiz izeneko familiak ohitura zuen etxeko suaren ondoan elikagai ezberdinak uzteko.
Behin pertsona guztiak lo seko zeudenean, lamiak etxe horretara joaten ziren eta bertan jateko zeukatena jaten zuten eta korrika irteten ziren poliki-poliki.
Hurrengo egunean, Aluztiztarrek beren ordaina eskuratzen zuten. Egun baten Aluztizatarrei janaria ipintzea ahaztu zitzaien, eta hortik aurrera lamiak ez ziren etxe hartara joan.


BASAJAUN ETA BASANDERE



Basajaunak basoetako jaunak dira eta antzina- antzinako garaietatik basoan bizi dira beren emakumekin, Basandere,, izenekoak.
Fisikoki ile askoko erraldoiak dira, eta ibiltzen oso arinak eta indartsuak. Basajaunek oso harreman ona dute artzainekin, eta garrazika abisatzen diete ekaitz bat datorrenean .
Gainera otsoak beraiengandik aldendu egiten dira beldur direlako. Basanderei buruz esaten da kobazuloetan ikus ditzakegula beren urrezko orraziarekin orrazten.

KONDAIRA

Ezterrenzubin diotenez, herri bateko behizainek aspaldi- aspalditik ohitura zuten gauetan, ogi puska bat uzteko Anxorenek jateko.

Gau batean, ordea, haietatik gazteenak utzi zion ogi zatia, besteak oso nekatuta zeudenez deskantzatzera joan ziren.

Gau hartan, bertan, Anxok bere elikagaiak utzi zituenean, gaztea ikusi eta aitzulora joateko esan zion. Gaztea hantxe bertan agertu eta txekor bat emon zion eta Anxonek esan zion 101 biderrez buruan jotzeko txekor horrekin, eta gazteak horixe egin zuen. Diotenez denboraldi bat igarota, 101 buruko behi- taldea sortu zen.

Izaro Estebanez


ARKEOLOGIA

Arkeologoek iraganeko bizimodua nolakoa izan zitekeen aztertzen dute.
Gizakiak beti izan du iragana ezagutzeko nahia, baina XVIII. mende bukaera arte ez ziren benetazko aztarnak bilatzen hasi. Europako jende aberatsa bidaiatzen eta antzinako gauzen bildumak egiten hasi zen arte, hain zuzen.
Grezian eta Erroman aztarnak errez topatzen ziren baina Ekialde ertainean, hiri osoak zeuden lurperaturik, europarrak iraganeko objetuen bila hasi ziren arte.
Arkeologoak ikertzen hasi ziren literatur deskribapenak, esate baterako, hiri galduen kokaleku bila, gero induzketak egiteko asmoz. Hainbat objetu hondatu egin ziren, lehenbiziko ikerlari hauek ez baitzuten gaur egungokoek duten jakintza mailarik. Baina lehen zibilizazioei buruzko aurkikuntza adierazgarriak egin zituzten.
Brassempouy-n (Frantzia) aurkitu zuten neskatxa baten bolizko buru txikia ezagutzen den lehen erretraua izan daitekena. Lau zentimetroko altuera besterik ez du, eta orain dela 24.000 urte ingurukoa da.
Henrich Schilieman (1822-90) lehen arkeologoetariko bat izan zen. Homero poeta grekoaren bi poema aztertu zituen: Iliada eta Odisea, eta liburu horiei esker Troya eta Mizenas hiri galduak topatu egin dira. Mizenasen urre kantitate handia ere aurkitu zen.
Arkeologoek idazkeraren historia aztertzen lagundu digute, antzineko bustinezko oholtxoak aurkituz. K.a.VII. mendean Asiriako liburutegia.
Peru Herault




ARTIKOA




Ozeano Artikoaren zati handiena izotzez estalitako geruza lodi eta erraldoi batez estalita dago. Udan izotzaren zati bat urtu, eta ur-bideak sortzen dira. Artikoan, izotzetan ezin da landarerik hazi.

Udan Artikoaren egunak oso luzeak dira eta eguzkiak ura berotzen du. Orduan fitoplaktona, hau da, material mikroskopikoa, oso arin ugaltzen da eta zooplaktona miloika animalien elikagaia bihurtzen da. Askok dira zooplaktonez elikatzen direnak: arrainak, txibiak, hegaztiak eta bata balea ere. Morsek bibote sentikorrekin krustazeoak eta karramarroak harrapatzen dituzte.

Harrapari onena eta handiena orka da. Orkak fokak eta arrain handiak jaten dituzte. Hartz zuria bere ile zuriarekin oso ondo kamuflatzen da. Hauek izotzetan arnasa hartzeko egiten dituzten zuloetatik azaleratzen dira.

Neguan ozeanoa, berriz, izozten da, eta egunak oso laburrak eta luzeak izaten dira. Fitoplaktona ezin da hazi eguzkiaren argirik gabe, zooplaktona, berriz ozeanoaren barnera doa eta haiek batak bestea janez elikatzen dira.

Animali handiak hegoalderantz joaten dira. Ordea, hartz zuriak lurzoruan zuloak egiten ditu negu hotzetatik babesteko. Hartz zuriaren emeek gordeleku horietan erditzen dira. Udan bale asko elkartzen dira ozeanoan. Narbalak forma biribila du eta letaginarekin borroka egiten duen  bale mota da  eta karramarroak eta izkiak jaten ditu.



TUNDRA

Tundra Artikoa inguratzen duen lurraldea da. Ia urte guztian tundra izeneko eskualde hau hutsa eta antzua da. Udan izotza urtu egin ondoren landare txikiak hazten dira. Karibua eta elur-oreina hegoaldera joaten dira, elikatzeko. Lemminga, elurraren azpian igarotzen da negu guztian. Hontza zuria Artikoko azería dela esaten da.



ANTARTIDA

Kontinente Antartikoa oso menditsua da. Zati handiena izotz geruzabat da eta hiru kilometroko lodiera du. Udan izotza urtu egiten eta izotz gutxiago dago. Geroago izotza urtzen den lekuetan landareak jaio egiten dira.


Kepa Goikoetxea


GAINAZALEKO-URAK

Ur azalean dago ozeanoetako bizitza aniztasun gehiena. Lurreko landarek ez bezala, ozeanikoak ezin dira ea lurrean sustraitu eta asko ibiltzen diren organismo zelulabakarrak dira: fitoplaktona. Eguzkiaren argia eta uretan disolbatuta dauden elikagaiak erabiltzen dituzte fotosíntesi prozesuaren bidez elikatzeko.
Algak eta sakonera gutxiko uretan bizi diren belarrak, hau da, ozeanoko landare gehienak, fitoplaktonetakoak dira.
Fitoplaktona zooplakton derizo animali mikriskopiko txiki batzuen elikagaia da, adibidez: karramarroak eta izkirak.
Zenbait ozeanotan, udaberrian eta udazkenean pilatzen da plakton gehien urtean. Animali ozeanio asko elikatzen da zooplaktonaz.
Itsas hegaztiek ozeanoaren uren gainean planeatzen dute arrain bila. Zenbait hegaztik azaleko arrainak berehala harrapatzen dituzte beren moko edo hankekin, beste batzuek, adibidez pinguinoak, uraren azpian murgiltzen dira harrapakinak hartzeko. Azaleraren azpian, atunek, marrazoek eta beste arrain harrapari haundi batzuek arrain txikiagoak harrapatzen dituzte.
Arrain askok beren diseinu koloreak aldatu ahal dituzte, harrapari haundietaz kamuflatzeko.

KORALEZKO ARREZIFEAK

Koralezko arrezifeak uharte bolkanikoak inguratzen dituzte eta sakonera txikia duten ur trpikal eta edo kontinenteetako kostalde arrokatsuetan daude. Polipo koloniek urte luzeetan zehar, arrezife izenez ezagutzen diren koral gune itzeelak eraiki ditzakete.
Koralezko arrezifeak animalia bizitzaz gainezka daude. Korronteetan dabiltzan algek eta koraletan bizi diren landare mikroskopikoek zooplaktona osatzen dute eta itsas-trikua edo arrainen elikagai bihurtzen dira.
Arrezifea kolore distiratsuko arrainez beteta dago.

ITSAS HONDOAK

Argia ezin da sakonera haundietaraino iritsi. Beraz, 200 metro azpitik ez dago ia argirik eta 1000 metrotik azpitik, berriz iluntasuna erabatekoa da eta uraren tenperatura oso baxua.
Zenbait animali sarraskijale azaleko uretatik erortzen diren landare hilen eta anmali materien hondakinez elikatzen dira.
Bidean, ordea, beste arrain batzuk itsas hondoko ur ilunetan patruilatzen duten harraparien atzaparretan ez erortzea lortu behar dute.
Harrapakariek hedadura haundiko eta harrapakin gutxiko ingurune batera moldatu beharra dute, eta harrapaketa batetik hurrengora denbora luze igarotzen da.
Arki dezaketen edozein harrapakinekin abantaila izateko, harrapari askok masailezur izugarriak dituzte, eta, horrez gain, beraiek baino haundiagoak diren arrainak sartu ahal izateko zabal daitezkeen sabelak dituzte.
Hondoetako animali batzuk beren gorputzarekin argia egiteko gai dira.


Ander Diaz


SORGINAK

Sorginak naturaz egindako gauzak sortzen dituzten pertsonaiak dira. Mirariak egiten dituzten aztiak dira, etorkizuna igarriz.
Hasieran sorginak Euskal Herrian agertzen hasi ziren. Izan ere, batzuek haien kontra inkisizioa jarri zuten baina beraientzat garrantzitsuena Zugarramurdin biltzea zen. Dirudienez, sorgin horiek gauerdian eta oilarren lehenengo kantuaren artean zuten boterea nagusiena.

KONDAIRA
Orain dela asko Lapurdiko lurretan gertatu zitzaion Mitxeli, Motxaina baserriko jabeari. Donibane-Lohitzunerantz zihoala gaueko iluntasunean, bere baserritik gertu zegoenean Mitxelek bidea jarraitzea erabaki zuen. Bertan bere aurretik kale erdian katu beltz handi bat gurutzatu zitzaion begi txinpartatsuekin begiratuz.

Mitxel katua beldurtzen saiatu zen, harriak jaurtiz, zorua indarrez zapalduz... baina katua ez zen joaten.Gainera Mitxelek animaliaren barrea entzun zuela uste zuen, pixkanaka toki horri beldurra hartzen hasi zen. Azkenean, bidea jarraitzea erabaki zuen korrika batean alde eginez. Hau da, ehun metro egin eta gero atzera begiratu eta han zegoen katua berriz ere.

Berriro ere Mitxelek korrika batean alde egin zuen gau osoan herriara heldu arte. Hurrengo egunean herrian zegoela, elegante jantzita eta zaurituta zegoen andre bat garrasika hasi zen Mitxelek gau hartan jo zuela esanez. Gero udaltzainek Mitxel atxilotu zuten baina hark gertatutakoa kontatu zienean aske utzi zuten eta bere baserrira joan zen.



AKELARRE

Akelarrea batzuentzat festa paganoa da eta besteentzat satanikoa. Natura, sorgin eta aztien bilerak ziren. Dirudienez, deabruari akerbeltz deitzen zioten.
Zaharrak, gazteak, txiroak, aberatsak......parte hartzen zuten Akelarretan. Hasteko egunik aproposenak astelehenak astearteak eta batez ere ostiralak ziren. Gurutzetan, zelaietan edota kobazuloetanbiltzen ziren. Jendea ehundaka biltzen zen edariak probatzeko....

KONDAIRA

Eguzkia eskutu berria zen eta bertan emakume zahar bat agertu zen. Beste edozer galdetu gabe ea prest bazegoen galdetu zion eguzkiak eta emakumeak baietz erantzun zion. Hori eta gero gorputz osoa edare koipetsu batekin igurtzi zuen. Eguzkiak emakumea eskutik heldu zuen indar handiaz, tiratu eta izarrerantz eraman zuen arrastaka.

Mañariako larre batean lurreratu ziren. Zelai horri akelarre deitzen zaio. Ostirala zenez San Juan gaua ospatzen zen, nahiz eta udako solstizioa izan. Pertsona kopuru handia elkartzen zen. Suaren inguruan leku desberdinetako jendea elkartzen zen eta adin desberdinetakoak ere. Gau laburrena zen.

Pertsonai bat sortu zen erdi-aker, erdi-gizaki eta azala beltzarana zeukana. Haren aurrean erabateko isiltasuna zegoen. Akerbeltzek adarrez jositako koro bat eta adar luze bat zuen buruaren erdian. Bat-batean burua biratuz hitzetan hasi zen. Ahots zakarra zen inoiz entzundakoa. Konfesioa egin ondoren edariz inguratu gorputza, eta musika entzuten hasi zen.

Egunsentia baino lehenago bertan zeuden mutiko batzuek enbor bi hasi ziren jotzen, binaka bi bastoi txikirekin. Txalaparta soinua zen. Kolpeak bata bestearen atzetik zetozen, sorginduta zeudenak dantzan hasi ziren. Amaitzeko oilar baten kantua entzun zen festari amaiera emateko.


AMALURRA: EGUZKI ETA ILARGI

Euskal Herriak kristautasuna onartzeko denbora asko behar izan zuen. Naturaren aurreko ohiturak oso erroturik zeudelako.
Lurrari Lur edo Amalur deitzen zaio eta bi alaba ditu: Eguzki eta Ilargi; Egunsenti eta Ilunbar ere deitzen zaie. Eguzkia "egun sortzaile" da eta baita Amalurraren alabaren bat.
Eguzkia sinbolo desberdinetan irudikatu da: Eguzki-lorek zorte ona erakartzeko ere balio du. Beste aldetik ere ilargi topatzen dugu. Eguzkia bezalaxe emea da eta Ostirala hari eskainita egoten zen.

KONDAIRA

Munduan ezer ez zegoenean, eta lurra sortzen zegoenean, amalurrak bi alaba izan zituen: Eguzki eta Ilargi. Bata jainkotasunaren aurpegia da eta bestea haren begia, guri zaintzeko. Izaki bizidunak ez gara harengandik urrundu behar. Pertsona jakintsuek esaten dute lurrikarak berak sortzen dituela bere bizipenak direla eta; gaixotasunak sumendiak pizten direnean, esan nahi du Amalurrak gu ohartzeko bere haserrea erakutsi digula.
Izan ere, gure esku dago gure etorkizuna.


Irene Diaz




KRISTAUTASUNA

Kristauek jainko batean sinesten dute, Jesukristo lurrera bidali zuen jainko horretan. Kristo ”ingurtza” esan nahi du grekoz. Kristauen liburu santua Biblia da eta bi zati ditu: Itun Zaharra eta Itun Berria.
Jesusen garaian, Judea erromatar inperioaren zati bat zen, duela 2000 urte inguru bertan jaio zen. Jesusek maitasunari eta barkamenari buruz irakatsi zuen. Jarraitzaile asko izan ez ezik Jesusek etsaiak ere egin zituen apaiz juduen artean.
Mendeetan zehar, misiolariak mundu osotik bidaiatu zuten jendea kristautak bihurtzeko. Gaur egun 2000 milioi kristau baino gehiago daude munduan zehar.
Kristau batzuek bi sakramentu dituzte:eukaristia eta bataioa. Beste batzuek zazpi sakramentu dituzte: bataioa, sendotza, eukaristia, aitortza, gaixoen oliadura, ordenazioa eta ezkontza.

ISLAMA

Islam hitzak “Jainkoaren nahiaren men egitea” esan nahi du arabieraz. Islamaren jarraitzaileak “musulman” izenez ezagutzen dira. Musulmanek jainko bakar batean sinesten dute, Ala. Beraien liburu sakratuak “Koran” du izena.
Islamaren sortzailea Mahoma profeta izan zen. Mahoma, La Mekan (Arabia Saudi) jaio zen k.o. 570 urtean. Hira mendira joaterakoan Gabriel aingerua atera zitzaion eta esan zion Ala zela jainko bakarra eta bera zela bere profeta. Orduan, Yabrit-era (Oraingo Medina) “Profetaren hirira” joan zen k.o. 622. urtean.
Gaur egun, 1500 milioi musulman baino gehiago daude munduan. Islamaren etxe sakratuak Meskitak dira eta buruzagi erlijiosoa Iman izenez ezagutzen zaio.

JUDAISMOA

Juduen erlijioa da judaismoa. Zerua eta lurra egin zuen jainkoan sinesten dute. Juduen liburu sakratua Biblia Hebrearra da. Tradizioz, ez dute zapatuetan,”sabbathean”, lan egiten. Sabbath hebrearrez sabat hitzetik dator eta “atseden” esan nahi du. Juduen etxe sakratuei Sinagoga deitzen zaie eta Errabinoa da buruzagia. Munduan 18 milioi judu daude, gehienak Israel-en bizi dira.
SIJISMOA

Sij gehienak Punjab-en (India) bizi dira. Lehen gurua edo sijismoaren sotzailea Guru Nanak izan zen, hindu izanez jaioa. Sij-en sinesten dute.
Sij-en etxe sakratua Gurdwaran du izena eta sij guztiak bost K izan behar dituzte: Kesha (ile zatia), Kanga (orrazia), Kachera (galtza motzak), Kara (putsera) eta Kirpan (ezpata) dira. Munduan 25 milioi sij daude.

HINDUISMOA

Hinduismoa munduko erlijio zaharrenetariko bat da, Indian sortu zen orain dela 4000 urte. Hinduek Dharma izeneko doktrina multzo baten sinesten dute. Mundu honetako pertsonen ekintzek hurrengo bizitzako helmuga zehazten dute.
Hinduismoan ez dago sortzailerik baina bai hiru jainko nagusi: Brahma Sortzailea, Vishnu Kontsebadorea eta Shiva Suntsitzailea.
Hinduentzat, Ganges ibaia sakratua da. Indiako iparraldea eta Bangladesh zeharkatzen duen ibaia da.
Benares, Indiako hiririk zaharreenetarikoa da eta hiri sakratua da. Horregatik milioika hindu joaten dira urtero Benares-era.
800 milioi hindu daude munduan.

BUDISMOA

Budistek ez dute jainkorik gurtzen, printze indiar bat baizik, Siddhartha Guatamarenak, Buda (k.a. 563- k.a. 483) izan zen sortzailea. Bere etxetik ihes egin zuen eta sei urte igaro zituen ikasten eta gizon santuekin hitz egiten. Budak, zoriontsuago eta hobeto bizitzeko irakasten eman zuen bere bizitza.
Hasieran ez zegoen Budaren estatuarik baina, hinduek bere jainkoen estatuak zituztenez, budistek Budarenak egin zituzten.
Budisten etxe sakratuak Pagoda dute izena eta liburu sakratua Moja da, Buda hil ondoren 300 urtera idatzi ziren esaldiak baude bertan.
Mundu osoan gutxi-gorabehera 500 milioi budista daude.


Julen Diaz

 URTZIA

Urtzia zeruko eta zeruetako jainkoa dugu. Bera ekaitzak, tximistak, uholdeak eta haizete bortitzak kontrolatzeko gai da bere botere ikaragarriarekin.
Ostegunak “Ortziaren eguna” esan nahi du, gainera Marik bakarrik eutsi ahal du bere haserrea.

KONDAIRA

Bastidako agure batzuk diotenez, Ortzia zeruaren jainkoa zen eurentzat baina tximistena, trumoiena, aurorena eta ostadarrarena ere bazen.
Batzuetan udaberrian jendea kalera irtetzen zen eta euria hasten zen. Jendeak uste zuen euri hori onuragarria zela eurentzat eta animalientzat.
Ortziak bere gorputza bi ibairen artean luzatzen zuen ura edaten zuen hodeietara eramateko. Momentu horretan ostadarra bihurtzen zela esan dezakegu. Esaten dute sexuz aldatu nahi duena bere zubiaren azpitik pasatu behar duela.

                   
MIKELATS ETA ATARRABI

Batzuk ez dakite nor da euren aita baina badakite nor den ama Mari. Batzuk Maju esaten dute dela euren aita beste batzuek Sugaar, baita deabrua baina ere Jaun Zuria.
Bi anaia hauek kontrakoa adierazten dute: batek ongia bestea gaizkia; batek gaua bestea eguna...

KONDAIRA

Batzuk diote Mikelatsek eta Atarrabik ikasketak deabruarekin egiten zutela. Batzuek deabruaren haitzuloa Araban kokatzen zela diote.

Ikasketak amaitu ondoren bat deabruarekin bat geratu behar zen. Atarrabi esklabo geratu zen bere anaiari laguntzeko. Baina azkarra zen eta aukera eman zion kobatik irtetzeko. Saiatu egin zen baina deabrua konturatu egin zen. Itzala barruan zegoen oraindino eta Atarrabiri itzala lapurtu zion.

Urteak joan eta urteak etorri, Atarrabi zahartu egin zen eta  itzal barik hiltzeari beldur zion. Kristauek diotenez itzala ez duten pertsonak ezin dira zerura joan. Bat-batean pentsatu zuten Atarrabi hil behar zela.

Pentsatu eta egin hurrengo egunean bete zuten eta, hil ondoren, harri batean utzi zuten gorpua. Kristauak itxaroten zeuden ea uso batek gorpua altzatzen zuen.

                                                                                                                               Aitzol Torre