Páginas

Marmar 31


 
Guk aurten 3.ziklokook hizkuntzan edo euskaran bi taldetan lan egiten dugu: talde batek ipuin txokoan lan egiten du, eta besteak lumaren kiliman.
Ipuin txokoan web orrialde bateko ipuin bat aukeratu, eta birritan entzuten dugu. Ondoren bere datuak ipini, eta laburpentxo bat egiten dugu. Gero, galdera batzuei erantzun edo asmatzen ditugu aukeratutako ipuinari buruz.
Lumaren kiliman hiru testu mota lantzen ditu 5.mailak eta beste hiru 6.mailak.                                       5. mailakoek  hiru testu mota hauek: elkarrizketa zehar estiloan, jarraibide testua eta iragarpen testua.                                                                                                                                                                       6. mailakoek  beste hauek: elkarrizketa estilo zuzenean, azalpen testua eta iragarkia.
Hona hemen egindakoa orain arte
                                                                                                                                                                                                                                                                         Amaia M..

5. eta 6. maila











EGOITZETARA BISITAN

2. eta 3. ziklokoak,  Abenduaren 21ean Mundakako bi egoitzetara joan ginen. 11:15 ean Bihotz Sakratu egoitzara joan ginen txistularien laguntzaz.
Han 5.mailakoek Jose Manuel Etxeitaren bizitzari buruz testu bat irakurri, eta bertso batzuk bota zituzten.
6. mailakoek, ordez, antzezlan bat egin genuen.  Gero, denok batera, ingelesez “Merry Christmas” abestu, eta dantzatu genuen eta bu.katzeko, kopla batzuk kantatu genituen agur esateko. Beraiek palmera eta gaileta batzuk eman zizkiguten.
Ondoren, beste egoitzara  “Gure Etxea” izenekora joan ginen, txistularien laguntzaz berriro ere eta aurreko egoitzan egindakoa errepikatu genuen. Han baita hamaiketakotxo bat eman ziguten

EUSKERAREN EGUNA OSPATZEN






IPUIN TXOKOA

Ipuinaren izena: Zerriaren zoriona.

Idazlearen izena: Joseba Sarrionaindia.

Gaia: Zerri bat mendira igotzen da zorionaren bila baina igotzen denean ez dago ezer.

Pertsonaiak: Zerria eta baserritarrak.

Laburpena:

ZERRIAREN ZORIONA

Bazen behin zerri bat baserriaren aldamenean bizi zena eta handik mendizaleak zebiltzan.
Zerriak irrikitan erreparatzen zuen mendizaleek goruntz igotzean iluzioz eta kemenez beteta zebiltzala eta beheruntz egitean zekarten zorionaz.

Hori dela eta mendira igotzen hasi zen, laster nekatu zen eta aldapan arnasestuka hasi zen igotzen.
Goian zoriona aurkituko zuelakoan bizkor aurrera jarraitu zuen. Leher eginda heldu zenenean ikusi zuen ez zegoela ezer jateko ez edateko, ez zorionik, ez ezer.

GALDERAK

1- Non egoten zen etzunda txerria?

Baserri baten aldamenean.

2-Zer gertatu zitzaion txerriari aldapa igo zuenean?

Arnasestuka hasi zela.

3-Nortzuk igotzen ziren aldapatik goizean eta arratsaldean?

Mendizaleak.

4-Zer pentsatu zuen txerria aldapa igotzen zuen bitartean.

Jango zuela.

5-Nola heldu zen gailurrera?

Leher eginda.

                                                                                   Oskar Hernandez





IKUSEZINA NAIZ

·         EGILEA: ARNAITZ IRIONDO

·         GAIA: Mutil bati neska bat gustatzen zaio baina neskak paso egiten du.

·         PERTSONAIAK: Mutil bat eta neska bat.

·         LABURPENA

     Mimo baten eguneroko gauzak kontatzen dizkigu ipuin honek. Egunean zehar egiten dituen gauzak, altxatzen denetik bere lanera heldu arte kontatzen dizkigu. Azaltzen digu nola prestatzen den bere lanerako eta zelan Kolon-en itxura hartzen duen gustukoa duelako. Bere barruko mundua topatu nahian dabil. Egunero neska eder bat ikusten du eta bere sentimenduak esaten  dizkio. Neska horrek ez dio kasurik egiten eta ikusezina sentitzen da. Istorioaren bukaeran neskak lore eder bat ematen dio eta berak jadanik ikusezina ez dela sentitzen du.

GALDERAK:

·         1- Zer sentitzen zuen mutilak?
·         2- Nor bihurtzea nahi zuen mutilak eta zergatik?
·         3- Zein lanbide zuen mutilak?
·         4- Nor gustatzen zitzaion mutilari?
·         5- Neskari mutila gustatzen zitzaion?
                                                                                                                                        Jon Ugalde


EKUATOREKO ARRANTZALEA
                                                             
IPUINAREN IZENA: Ekuatoreko arrantzalea

IPUINAREN  IDAZLEA: Amets Arzallus

GAIA: Amerikar bat arrantzalearen txabolara doa

PERTSONAIAK: Arrantzale xume bat,,narratzailea eta Amerikarra

LABURPENA  

Ekuatoreko arrantzale xume bat bizi zen bere txabolan. Egunero bere txaluparekin arrantza egitera joaten zen nahiz eta euria egin. Eguraldi ona egiten zuenean, arrain asko hartzen zituen eta eguraldi txarra egiten zuenean ea ezer ere ez.

Egun batean Amerikar bat bere txabolara joan zen eta esan zion ea zergatik ez zuen beste txalupa bat erosten; horrela arrain gehiago lortuko zituela eta pare langile hartu, gero merkatuan saldu, eta diru asko lortuko zuela. Kasu egin zion, aberatsa egin zen eta enpresa handi bat sortu zuen.

Amerikarrak esan  zion diru asko zuela eta itsasertzeko leku lasai batera joan beharko lukela han bere txaluparekin arrantzatu, eta oso lasai biziko zela. Kasu egin zion.

GALDERAK:

1-      Nor joaten da arrantza xumearen txabolara?
Amerikar bat.
2-      Zer esaten dio Amerikarrak diru gehiago lortzeko?
Txalupa gehiago erosteko.
Arrantzaleak zenbat txalupa erosi zuen?
Pare bat gehiago.
Amerikarrak esan zionean beste irla batera joateko,kasu egin zion?
 Bai.
                                                                                                                             Maider Barrena


ALTXORRAREN BILA

Egilea: Antton Irusta
Ahotsa: Maria Uriarte ArtamendI
Teknikaria: Tomás F. Juanes

Egun batean mutil batek altxor bat aurkitu zuen eta altxorrean mapa bat. Mapa horretan 3 leku agertzen ziren. Leku bat liburutegia  zen, beste bat futbol zelaia eta azkenengo lekua plaza zen. Han agure  bat aurkitu zuen eta  dena  kontatu zion. Aitonak azaldu zion leku horiek zergatik ziren garrantzitsuak berarentzat eta bere lagunentzat.

GALDERAK

1)    Zer aurki aurkitu zuen lehenengo altxorrean?
Mapa bat aurkitu zuen.
2)    Zein leku agertzen ziren?
Liburutegia, futbol zelaia eta plaza
3)    Nor aurkitu zuen plazan?
Agure bat aurkitu zuen.
4)    Zer esan zion?
Leku horiek oso garrantzitsuak zirela berarentzat eta bere lagunentzat.

                                                                                                                Urtzi Gondra

ZERRIAREN ZORIONA


IZENBURUA: Txerriaren Zoriona

IDAZLEA: Joseba Sarrionaindia

GAIA: Txerri baten bizitza

PERTSONAIAK: txerria, mendizalea eta narratzailea


LABURPENA


Bazen behin txerri bat basatzan etzanda egoten zena. Sarritan mendizale batzuk harro eta pozik mendi bat igotzen eta jaisten zutela ikusten zuen. Hori dela eta txerriak ere igo nahi izan zuen. Beraz aldapa igotzea erabaki zuen baina konturatu zen oso arin nekatzen zela. Gailurrera nekatuta heldu zen eta txerriak ez zuen ulertu mendizaleen poztasuna eta harrotasuna.   


GALDERAK


1 Non egoten zen txerria etzanda?                                 

2 Zer gertatzen zaio txerriari igotzen duenean?          

3 Nortzuk igotzen zuten aldapa goizean eta arratsaldean?

4 Zer pentsatu zuen txerriak aldapa igo zuenean?

5 Nola heldu zen gailurrera?

                                                                                          Nora Aguirre



Ikusezina naiz


Idazlearen izena- Arnaltz Iriondo

Pertsonaiak: mutil bat eta neska bat

Gaia:  Ipuin hau mutil bati buruzkoa da. Honi neska bat gustatzen zaio, baina neskak ez du ikusten. Azkenean, ezagutzen dute elkar. 

                                                                                          Josu Colburn



ZERRIAREN ZORIONA

·         Ipuinaren izena: Zerriaren zoriona

·         Idazlearen izena: Joseba Sarrionaindia

·         Gaia: Zerri bat mendira igotzeko asmoa eduki eta gero duen dezepzioa.

·         Pertsonaiak: Zerria, kontalaria eta mendizaleak.

·         Hamar lerrotako laburpentxoa:

Zerri bat baserri batean bizi zen eta beti zegoen lokatzetan etzanda. Igandero mendizaleak ikusten zituen zorionez beteta mendira igotzen eta behin pentsatu zuen hurrengo igandean bera igoko zela. Eta esana egin zuen. Hurrengo igandean goiz jaiki eta mendira igo zen. Aldapan zihoala, leher eginda zegoen baina tontorrera iritsi nahi zuen, paisai politak ikusteko. Igo eta dezepzionatu egin zen, ez zegoen paisaiarik, janaririk, ezta urik ere ez eta baserrira heltzeko, berriz ere jaitsi egin behar zuen. Jaitsi eta lokatzetan “plast” egin eta han geratu zen.

GALDERAK

1-    Non egoten zen etzanda txerria?
Lokatzetan egoten zen etzanda.
2-    Zer gertatzen zitzaion txerriari aldapa igotzen duenean?
Leher eginda zegoela.
3-    Nortzuk igotzen ziren aldapatik goizean eta arratsaldean?
Mendizaleak igotzen ziren goizean eta arratsaldean.
4-    Zer pentsatu zuen txerriak aldapa igotzen zuen bitartean?
Gailurrera helduko zenean paisaia ederrak ikusiko zituela.
5-    Nola heldu zen gailurrera?                                                                                               
Oso nekatuta heldu zen gailurrera.
                                                                             Amaia Martinez


 
PATXI ERREMENTARIA

Idazlearen izena: Patxi errementaria.
Ipuinaren izena: Euskal Herriko ipuinak.
Gaia: Deabru batzuk mutil bat infernura eraman nahi dute.
Protagonistak: Patxi, Zut eta Gatz.

Laburpena:

Bazen behin mutil bat Patxi izenekoa errementaria zena. Patxi oso gaiztoa zen eta egun batean, Gatz izeneko deabru bat etorri zen Patxi infernura eraman nahian. Patxik ea gosaldu nahi zuen galdetu zion eta baietz esan zion eta ezeri zenean hiru urte luze eman zituen aulkian kolatuta. Bi urtetan, bi deabru etorri zitzaizkion. Patxi hil zenean infernura joan zen eta infernuan ez zioten sartzen utzi. Azkenean Patxi zeruan bizi zen.

Galderak:

1-Zelan deitzen da lehen deabrua?
2-Zelan deitzen zen protagonista?
3-Zer erabiltzen zuen deabruak itsatsita uzteko?
4-Zer esan zion Patxik lehen deabruari  aulkian jesartzeko?
5-Nora doa azkenean Patxi?

                                                                                                                          Oier Goikoetxea

LO EGITEKO MAKINA

IZENBURUA:  Lo egiteko makina
IDAZLEAREN IZENA: Miren Agur Meabe
GAIA: Ume batek ezin du ondo lorik egin eta orduan bere amak ez daki zer egin.
PERTSONAIAK: Ama, umea eta medikua.
                                 
LABURPENTXOA

Bazen behin umetxo bat inoiz ez zuena lorik egiten eta bere amak denetarik egiten zion lo egiteko, baina nahiz eta gauza horiek guztiak egin, ez zuen lorik egiten.
Amak egun batean pentsatu zuen medikuarengana eraman behar zuela bere semea.
Medikuak galdetu zion amari ea puzkerrak botatzen zituen eta amak erantzun zion sarritan botatzen zituela. Orduan medikuak bigarren aldiz galdetu zion ea urduri egoten bazen baina amak esan zion lasai egoten zela.
Orduan medikua pentsatzen gelditu zen eta errezeta bat idatzi, eta amari eman zion.
Egun horretatik aurrera lo egin zuen bere gelan makina bat ipini zuelako bere amak.

GALDERAK

1.- Nora eraman zuen amak umea?
2.- Zer galdetu zion?
3.- Zer esan zion medikuak amari?
4.- Zer idatzi zion medikuak amari?
5.- Egun horretatik aurrera lo egin al izan zuen umeak?

                                                                                       Maite Garin


                                           TXITOEN ISTORIOA 

Ipuinaren izena: Txitoen istorioa

Idazlearen izena: Bernardo Atxaga

Gaia: Zinemara joatea gustatzen zitzaien txitoen istorioa.



Bazen behin 10 txito bere amarekin etxe txiki batean bizi zirenak. Ama arrautzak saltzera joaten zen eta gauean bueltatzen zen etxera. Etxean amak txitoei galdetzen zien ea zer nahi zuten egin, afaldu edo zinera joan. Txitoek biak egin nahi zuten, baina pobreak ziren eta gauza bat bakarrik aukeratu behar zuten. Txitoek zinemara joatea aukeratu zuten eta beti lehenengo hiladan jesartzen ziren. Txitoei asko gustatzen zitzaien bakero pelikula eta “Bakarti Jeans“ protagonista pistolero, ona zelako.

Egun batean amak esan zien kanpora lan egitera joan behar zela hilabete osoa, eta izebarekin geratuko zirela. Txitoek ez zuten nahi izebarekin egon, zinema gustatzen ez zitzaiolako. Hurrengo egunean ama joan zen eta izeba etorri zen. Gauean izebak galdetu zien ea zer nahi zuten egin: afaldu edo zinemara joan, eta txitoek erantzun zioten biak nahi zutela. Arin-arin jan zuten baina izebak esan zien ohera joateko eta zinera ez ziren joan. Egunero gauza berdina pasatzen zen.

Egun batean kaletik entzun zuten gau horretan urteko pelíkula hoberena zegoela “Bakarti Jeans alkondara“ titulukoa. Txitoek zinera joan nahi zuten eta gauean etxetik ihes egin zuten eta zinemara sartu ziren. Izeba konturatu zenean zinera joan zirela haien bila joan zen. Izeba eta zineko zaindaria zinera sartu ziren txitoen bila. Barruan egonda pantailatik “Bakarti Jeans“ atera zen eta izebari galdetu zion ea zergatik ez zituen txitoak zinera joaten uzten. Izebak erantzun zion pobreak zirelako. Orduan “Bakarti Jeans“ urrezko poltsa bat eman zion txitoak egunero afaltzeko eta zinemara joateko.

Bakarti Jeans” zen eta pelíkula amaitu zenean txitoak etxera bueltatu ziren. Ama etxera joan zenean txitoek dena kontatu zioten eta ama pozik geratu zen.



1.- Ama joan zenean norekin geratu ziren?
____________________________________________________
2.-Txitoei, zein pelíkula gustatzen zitzaien eta zein protagonista?.
____________________________________________________
3.- Bakarti Jeans pantailatik atera eta gero zer gertatu zen?
____________________________________________________
4.- Gauero amak zer galdetzen zien?
____________________________________________________
5.- Nork zaindu zituen 10txitoak?
_____________________________________________________


                                                                                                          Iñigo Zulueta


LUMAREN KILIMAK


PINGUINOAREN LEHENGUSUA ( Elkarrizketa zehar estiloan)

Pinguinoaren lehengusua, meteorologoa zen eta pinguinoari esan zion etxe berri bat topatu behar zutela eta pinguinoak ez zuen nahi etxez aldatu pena ematen ziolako.
Baina aldatu behar izan zuten etxea urtzen ari zelako baina pinguinoak esan zuen ez zela derrigorrezkoa etxea aldatzea baina berandu izan zen eta urtu egin zen etxea.


                                                     Paul Arzanegi




Hartza eta pinguinoa

Poliki-poliki, gerturatu egin nintzaien zertaz ari ziren entzun ahal izateko. Pinguinoak esan zion hartzari bere lehengusua meteorologoa zela eta bufanda kentzeko imitazioa egin ondoren haizegailu eder bat erosi zutela. Baina orduan hartzak esan zion ea ez bazen konturatzen etxea urtzen ari zitzaiela. Orduan pinguinoak esan zion trankil egoteko berak komponduko zuelako, eta poliki-poliki pinguinoak konpontzen hasi zen. Orduan hartzak galdetu zion, pinguinoari ea zertan zabiltzan han. Pinguinoak erantzun zion izotza konpontzen ari zela inoiz ere ez apurtzeko. Eta hartzak erantzun zion ondo zegoela hori.

                                                   Unai Olabe



Iker (IRAGARPEN TESTUA)

Hamar urte barru Ikerrek 19 urte izango ditu. Orduan Unibertsitatera joango da eta bertan astronauta izateko ikasiko du. Han oso ondo pasatuko du eta izarrak ikusiko ditu teleskopioaren laguntzaz.
Ikasketak bukatu eta gero pilotatu egingo du espazio-ontzi bat eta Martera joango da ea norbait bizi den ikustera.
Martetik bueltatu eta gero beraren lagunei kontatuko die nola pilotatu duen espazio-ontzia. Lagunak harrituta geratuko dira.
Ondoren eskatuko diote ea eramango dituen beraiek Martera. Nire ustez, hurrengoan eramango ditut lagunak Martera.


                                                                                            Julen Valdivieso


ELKARRIZKETA

Aurkezpena eta diosala:

Kaixo, gaur gurekin Berezi daukagu. Berezik Mundakako eskolan lan egiten du eta lau urteko gelako irakaslea da.

-Egunon Berezi prest zaude galderei erantzuteko ?

Gorputza:

1-Lan asko ematen dute lau urteko gelakoek?
Bai lana ematen dute baina oso alaiak dira ere eta oso parte hartzaileak .

2-Gustatzen zaizu lau urteko umeekin egotea?
Bai,asko.

3-Zenbat urte daramazu umeak zaintzen?
13-12

4-Zein ordutan altxatzen zara eskolara etortzeko?
7:15ean

5-Asko ikasi duzu andereño izateko?
Bai, baina taldeko lana

6-Gustatzen zaizu Mundakako eskola?
Bai, ingurukoa onena da

7-Zure lana erreza iruditzen zaizu?
Batzuetan

8-Non bizi zara?
Busturin

9-Zenbat urterekin erabaki zenuen andereñoa izatea?
23 urterekin

10-Zein ordutan joaten zara eskolatik etxera?
Lanaren arabera

Eskerrak eta agurra:

Eskerrik asko gurekin momentu hau pasatzeagatik. Espero dut bizitza ondo joatea.

                                                                                                                         Daniela Sainz Vizcaya

IRAGARKIA

KIROLA EGIN ETA GERO EZ BADUZU

 ETXERA JOATEKO ASTIRIK, 


 
EROSI ANANA ZUKUA



50€ tan OSO PREZIO MERKEA!!!


Izade Aurtenetxe





MUNDAKAKO ESKOLA (Jarraibide testua)

Hau Mundakako eskola da. Bi ate dauzka: bata eskuma aldean eta bestea
ezkerraldean. Gure gela eskuma aldean dago, azken pisuan. Lehenengo pisuan
2 urtekoak daude, baina eskailerak gora igonda, bigarren pisuan, 3 urteko umeak
daude. Gero mailak hasten dira: 3.eta 4. mailak. Azkenik , gu gaude eta irratigela ere
bertan dago.


                                                                               Amets Lopez


EGARRI BAZARA

EROSI GURE

ZUMI-BANG

ETA EGARRIARI


BANG !!!!!!!






                                                                           Irati Elgezabal
IRAGARKIA



KOTXE BERRIA 

BIZITZAN IRRIA



Kesare Azumendi


ELKARRIZKETA 

Mirari Unamuno Mundakako eskolako zuzendari dugu. Pertsona oso jatorra eta xelebrea da. Ia-ia bizitza guztia darama Mundakako eskolan.


-Zenbat urte daramazu Mundakako eskolan?

-Asko, hogeitamabost urte

-Zure uztez eskola honetan jende ona eta xelebrea egon da?

-Baiiiiiii, jende ona orokorrean eta xelebreak ere, bakoitza bere eran.


-Eskola hau asko aldatu da zure lehenengo egunetik?

-Nahiko; egitura aldetik, metedologia aldetik eta pertsonak ere aldatzen joan dira, eta ikasleak ere.


-Irakasle moduan ere ibili zara?

-Mundakan bai, eta beste 26 urte ikasle moduan leku desberdinetan.


-Gogorapen onak dituzu lehenengo urtetakoak?

-Bai, oso onak, nire lanbideen lehen urteak izan zirenez oso gustukoak izan ziren.


-Asko kantsatzen zara zuzendari moduan?

-Batzutan


-Ikasle jatorrak daude eskola honetan?

-Eskola honetan denetarik dago baina orokorrean oso jatorrak


-Zein ordutan altzatzen zara ohetik?

-Goizeko sei eta erdietan altzatzen naiz


-Espero duzu urte gehiago jarraituko dituzula zuzendari moduan?

-Aurtengoa eta hurrengoa bai baina bestea espero dut ezetz.

-Eskerrik asko galdereei erantzuteagatik. Agur!

                                        Bingen Torrico
    

                                                                                                  Enara Dominguez

IKER ASTRONAUTA (IRAGARPEEN TESTUA)

Iker astronauta Ilargian egongo da, unibertsoa aztertzen eta probak egiten. Iker lurrera etorriko denean, ekarriko duen Ilargi zatia aztertuko dute.
Oso interesgarria izango denez, berriro joango da, baina beste planeta batera. Baina han martziano batzuk aurkituko ditu. Lehenengotan beldurtu egingo da, baina gero lagun onak egingo ditu. Azkenean, martzianoak Ikerrekin etorriko dira lur planetara eta martzianoak hemen geratuko dira betirako.

                                                                             Alaitz Lozano







FUTBOLERA JOLASTUZ  
 GERO
 EROSI EGUNERO

Peio Ibañez

Urriaren 16an Hirugarren Ziklokook Bird Center-era joan ginen eguna pasatzera. Bertan hegazti mota desberdinen migrazioak aztertu ez ezik Urdaibaiko arrano arrantzalearen berriak entzun genituen. Joan den Maiatzan Urdaibaiko padurara arrano arrantzale bat bueltatu zen.


Oso interesgarria izan zen azaldu ziguten guztia eta nire ustez asko ikasi genuen hegaztien bizimoduaz.

Udazkenean (Udagoian esaten zuen Jonek) gure paduran hegazti asko daude eta guk asko ikusi genituen: mokozabalak, lertxunak, lertxuntxoak, ahate txistulariak, kopeta zuriak, zingira mirotza eta potorro (ubarroi) asko.











Gero, bokata jan, herriko plazan jolastu, eta Mundakara etorri ginen.




      Ikasturte berria hasi da eta ikasturte honetan ingurune arloan  landuko dugun lehen atala MUNDUAN ZEHAR izango da. Mundua, Europa eta Espainia ezagutzen hasi gara. 

Hona hemen ESPAINIAKO AUTONOMIA ERKIDEGOAK ETA PROBINTZIAK ikasteko helbideak:
























GOLKOAK ETA LURMUTURRAK



MUNDUA

http://www.slideshare.net/romanfausteko/5-lurreko-paisaiak-2577919


EUROPA

Europako estatuak eta hiriburuak

Europa ikasten jolasen bidez

MAPATAKO ESKALAK (6. mailakoentzat)






HIZKUNTZA:


Aste hauetan hizkuntzako etxerako lanak egiteko laguntza

5. maila
    1.GAIA
Hitz- familia edo eremu lexikoa hitz beretik sortutako hitzak dira.
Aurkako esanahia duten hitzak antonimoak dira


Euskal alfabetoak 27 letra ditu.


Digramak dira hots bakar bat adierazten duten konsonante bikoteak. Idaztean ez dira inoiz banatzen,ezta lerroz aldatzerakoan ere.


·Perpausa zentzu osoa duen hitz multzo ordenatua da, eta puntuz adierazitako etenaldi batean amaitzen da.

Deskribapena: Pertsonak

Pertsonak deskribatzea pertsonen ezaugarriak zehatz azaltzea da, bai itxurari eta baita izaerari dagozkionak pertsonen deskribapenak egiteko, izenondoak, esamoldeak eta konparazioak erabiltzen dira.

GOGORATU:

·Lehendabizi,antolatu ideiak.

·Gero,deskribapena egin ordena bati jarraituz: itxura, izaera, janzkera eta zaletazunak

·Amaitutakoan, berrikusi testua. Akatsik balego, zuzendu ortografia-akatsak eta edukiari dagozkionak.

    2.GAIA

Hitz sinonimoek esanahi bera edo antzekoa dute.


Puntuak etena adieraten du mintzaldian, eta esaldien amieran idazten da. Honako puntu hauek daude:

Puntu eta jarrai:

  • Esaldiaren amaiera adierazten du.

Punto eta bereiz:

  • Paragrafoaren amaiera adierazten du.

Azken puntoa:

  • Testuaren amaiera adierazten du.

Subjektua da nori buruz hitz egiten den edo ekintza nork egiten duen adierazten duen perpausaren osagaia.

Subjektuko hitz garrantzitsuena edo ardatza izena edo izenordaina da.


Predikatua da subjetuaz zer esaten den edo subjetuak zer egiten duen adierazten duen osagaia.

PERPAUSA MOTA:

  1. Adierazpen-perpausa: gertaera bat azaldu edo informazio bat ematen du; puntuz amaitzen da.
  2.  Galde-perpausa: galdera bat egiten du; ? Ikurrarekin amaitzen da.
  3.  Harridura-perpausa: sentimendu bat, harridura edo ezustea adierazten ditu; Ikurrarekin amaitzen da.
  4.  Aginte-perpausa: agindu bat eman edo eskaera bat egiteko erabiltzen da; ! Ikurrarekin amaitzen da.

Gutuna idatzi mota bat da, gugandik aparte dauden pertsonekin komunikatzeko erabiltzen dena. Honako atal hauek izan ohi ditu: tokia eta data(nondik eta noiz idazten den), diosala, edukia (idazteko arrazoia eta testuaren garapena), agurra eta sinadura.


    3.GAIA


Hitz polisemikoak dira esnahi bat baino gehiago dituzten hitzak. Hitz polisemikoak esanahiek antzekotasunen bat izaten dute beren artean.


Letra larriz hasten dira liburu, aldizkari, antzerki, kilm, musika eta obra plastikoen izenburuak.



Letra larriz idazten dira zientzia eta teknologia arloko hitzak, eta aldi historikoak eta geologikoak.



Aurrezkoez gain, letra larriz hasten dira ospakizunak ere: erlijiozkoak, zibilak, politikoak...



Perpaus bakunak dira aditz bakarrarekin eratzen direnak.


Perpaus elkartuak dira aditz bi edo gehiagorekin eratzen direnak.


Narrazioa idatzi bat da, gertakari batzuk bata bestearen ondoaren azaltzen dituena. Ongi bereizitako hiru atal izaten ditu: sarrera, korapiloa eta amaiera.

  • Sarreran azaltzen dira istorioko pertsonaiak, tokia eta garaia.
  • Korapiloan azaltzen dira gertakariak eta gertakari horien garapena.
  • Amaieran, korapiloan azaldutako arazoa konpontzen da.

4.GAIA


Harridura ikurra(!):

Esaldian harridura, poza edo beste sentimenduren bat adierazten duela erakusten du. Harridura ikurra (!) harridura perpauseko azkenengo hitzaren ostean idazten da, eta ez da punturik idazten haren atzetik.

Adibideak: Hara, zu Mirenen alaba zara eta!
Azkenean , lortu dut etxera heltzea!
Adi! Entzun Mikelek esango duena!

Galdera-ikurra(?)

Esaldiak galdera bat egiten dela adierazten du. Galdera-ikuura(?) galde-perpauseko azken hitzaren ondoren idazten da, eta ez da punturik idazten haren atzetik.

Adibideak: Ikusi duzu gure ama supermerkatuan?
Zer izen dauka neska ilehoriak?
Beste era batera galdetuko dizut:norekin joango zara bidaian?


Izen mota:

1. Konkretuak

Zentzumen bidez hauteman daitezkeen izakiak edo objetuak izendatzen dituzte.
Adibidez: lagun



2. Abstraktuak


Zentzumen bidez hauteman ezin daitezkeen ideak, sentipenak edo sentimenduak izendatzen dituzte.
Adibidez: poza


3. Bizidunak

Izaki bizidunak izendatzen dituzte.
Abibidez: haur


4. Bizigabeak

izaki bizigabeak izendatzen dituzte.
Adibidez: autobus


5. Arruntak

Pertsonak, tokiak, animaliak edo objetuak izendatzen dituzte, zein diren zehaztu gabe.
Adibidez:Herri


6. Bereziak

Pertsona, toki, animalia edo objetu jakinak izendatzen dituzte, beste batzuetatik bereiziz.
Adibidez:Zeanuri.

5.GAIA

Hitz-eratorpena

Hitz-eratorpenaren bidez, oinarrizko hitzari hizki bat (aurrizkia edo atzizkia) gehituta, beste hitz bat sortzen da. Sortutako hitzari hitz-eratorria deritzo.



Ordinalak- Zenbaki erromatarrak

Zenbatzaile ordinalak idazten direnean, -garren atzizkia gehitzen zaio zenbakiari, lehen edo lehenengoa adierazteko izan ezik. Aldiz, zenbakiz idazten badira, puntu bat idazten da -garren atzikiaren ordez, eta deklinabide-atzizkiak zuzenean eransten dira puntuaren ostean.

Zenbaki erromatarrak letra larriz idazten dira beti, eta -garren atzizkia adierazteko, puntu bat idazten da azkenengo letraren jarraian.



Determinatzaileak: artikuluak eta erakusleak

Artikuluak izena mugatzen du, hiztunentzat ezaguna dela adieraziz. Artikulua izenari erantsita joaten da eta bi forma ditu: -a (singularra) eta -ak (plurala).

Erakusleek ere izena mugatzen dute, hiztunaren eta aipatutako hitzaren arteko hurbiltasun - maila zehaztuz. Erakusleak izenaren eskuinaldean joan ohi dira.

  • Hiztunarengatik hurbil: hau (singularra) hauek (plurala).
  • Hiztunarengatik erdibidean: hori (singularra) haiek (plurala).
  • Hiztunarengatik urrun: hura (singularra) haiek (plurala).



Atzizkiak:Denborazkoak


-te, -ero, -aro eta -ondo atzizkien bidez, denbora adierazten duten hitzak sortzen dira.





6.Gaia


Atzizkiak: Hitz abstraktuak sortzeko

-tasun, -keria, -men/-pen eta -gintza atzizkien bitartez, izen abstraktuak sortzen dira.


Koma

  • Zerrenda bateko elementuak banan-banan esateko.
    Adibidea: Gaur tomateak, azenarioak, azak eta olibak erosi ditut merkatuan.
  • Pertsona edo animalia bati zerbait eskatu edo agintzen diogunean, deikiaren eta aditzaren artean.
    Adibidea: Mikel, erdu!
  • Aditza aipatzen ez denean (elipisa egiten denean), koma jartzen da haren ordez.Adibidea: Eneko bihar etorriko da eta Julen, etzi.



Determinatzaileak: Zenbatzaileak


Hiru zenbatzaile mota daude: zehaztuak, zehaztugabeak eta orokorrak:


Zenbatzaile zehaztuak: Zenbatzaile zehaztuek kantitate zehatza edo ordena adierazten dute. Bi eratakoak dira:

  1. Kardinalak:kopuru zehatza adierazten dute (bi, hiru, lau, bost...)
    Adibidea: Etxeak hiru logela ditu.
    2. Ordinalak: ordena adierazten dute (lehen, bigarren, hirugarren...)
        Adibidea: Martina bigarren mahaian jesartzen da.

Zenbatzaile zehaztugabeak:

Ez dute kantitate zehatza adierazten, gutxi gorabeherakoa baizik (asko, gutxi, zenbait, ugari, hainbat...)

Poltsan hainbat liburu sartzen dira.


Zenbatzaile orokorra:

Zenbat galderari erantzuten diote eta erantzunak osotasuna adierazten du: guzti, dena, oro, oso...

Adibidea: Liburuko kantu guztiak ikasi ditut.

Iragarpen-testua
Iragarpen-testuak etorkizunean zer gertatuko den azaldu edo iragartzen du, gaur egungo egoera eta informazioetan oinarritua.

Testu horietan geroaldiko aditzak nagusitzen dira. Iragarpen-testuak dira eguraldi-iragarpenak, medikuntza eta zientzia-ikerketak...


6.maila
    1.GAIA

Hitz- familia edo eremu lexikoa hitz beretik sortutako hitzak dira.


Digrama silaba baten kontsonante bikotea da.


Euskalkia deritzo lurralde mugatu batean hitz egiten den eta ezaugarri beretsuak dituen euskararen aldaerari. Gaur egun, sei euskalki bizi dira Euskal Herrian: mendebaldekoa, erdialdekoa, nafarrera, ekialdeko nafarrera, nafar- lapurtera eta zuberera. Euskalkiak bateratzeko helburuarekin sortu zen euskara batua eta horixe erabiltzen da Euskal Herri osoan, euskalkiekin batera.


Giroren deskribapenak era zehatzean azaltzen du tokia edo egoeraren ezaugarriak, baita sortzen dituen emozioak eta sentipenak ere.
Giroren deskribapenetan geruza orokorrak deskribatzen dira lehenengo, eta gauza konkretuak, gero; urrunen daudenak, lehendabizi, eta hurrbilen daudenak, jarraian. Horretarako, adjetiboak eta konparazioak erabiltzen dira.

  1. 2. GAIA
Hitz homonimoak dira berdin idatzi eta ahoskatu arren, esanahi ezberdina dutenak.


Puntu eta komak komarena baino eten luzeagoa adierazten du. Besteak beste, honako kasuetan erabiltzen da:

  • Zerrenda bateko elementuak bereizteko, elementu horiek jada komak badituzte.
  • Harreman zuzenik ez daukaten bi esaldi bereizteko.
  • Zenbait lokailuz (beraz, dena den, aldiz...) lotutako esaldien artean.


Aditzaren forma jokatu gabeak aditzoina, partizipioa eta aditz-izena dira. Forma jokatugabeek ez dute adierazten aditzaren aldia (noiz gertatzen den) eta pertsona (nork egiten duen).


Egunerokoa lehenengo pertsonan idatzitako narrazio-testua da. Sarrera bakoitzaren goibura idazten den eguneroko data da.
Egunerokoan bizipenak azaltzen dira, eta sentimenduak eta pentsamenduak adierazten dira. Tonua bat-batekoa eta zintzoa izaten da.



GOGORATU

  • Testua idatzi aurretik, pentsatu zer gertaera azalduko duzun.
  • Jarri data sarrera bakoitzearen hasieran, goiburu gisa.
  • Erabili zure umorea eta sentimenduak adierazten dituzten esaldiak: zer pentsatzen duzun, zer nahi duzun, nola sentitzen zaren...
  • Erabili hizkera zuzena eta argia.
  • Testua eman baino lehen, errepasatu eta zuzendu ortografia-akatsak.


                                                                3. GAIA

Hitz-elkarketan bi hitz edo gehiago elkartzen dira, eta sortutako hitz elkartuak beste esanahi bat adierazten du, elkartutako hitz esanahietatik ezberdina.
Hitz-elkarketan mota askotako hitzak elkar daitezke: izena eta izena, izena eta izenondoa, izenondoa eta izenondoa, aditza eta izena...



Euskarazko burdina, elizahizkuntzakultura, literatura eta natura hitzek, eta -ia amaiera duten hitzek -a organikoa dute. Hitz horiek bi idazkera onartzen dituzte hitz-elkarketan:
-a gabe eta banatuta: kultur aretoa, hizkuntz eskubideak, ortografi arauak...
-a mantendu eta marratxoz lotuta: kultura-aretoa, hizkuntza eskubideak, ortografia-arauak...

Aditz iragangaitzak IZAN aditz laguntzailea dutenak dira; joan zara, amaitu da...



Kondaira ahozko narrazioa da, non ekintzak eta pertsonaiak benetakoak izan daitezkeen, baina elementuak gehitu zaizkion, denboraren joanean. Gertaera historikoen bat edo jendeak ulertzen ez zuen fenomeno bat azaltzeko sortzen ziren kondairak.

Kondairak belaunaldiz belaunaldi transmititu dira, eta horrek hainbat aldaketa egotea ekarri du.


                                           4.Gaia


Aditz iragankorrek *EDUN aditz laguntzailea hartzen dutenak dira: eraman du, ikusi zaitu



Elkarrizketa aldez aurretik prestatutako solasaldiada, pertsona bati informazioa lortzeko edo gai bati buruz duen iritzia jakiteko egiten dena.
Elkarrizketa baten elkarrizketagileak eta elkarrizketatuek hartzen dute parte. Lehenengoak galderak egiten ditu, eta bigarrenak, erantzun.
Elkarrizketak hiru zati izaten ditu: elkarrizketatuaren aurkezpena eta diosala; gorputza, galdera eta erantzunekin; eta azkenik eskerrak eta agurra.



                                        5.Gaia


Aurrizkiak hitzari aurrean jartzen zaizkion hizkiak dira, hitz eratorriak sortzeko. Euskarak berez aurriki gutxi ditu (des-, ez eta ber/bir). Hutsune hori betetzeko, beste hitz batzuk erabiltzen dira aurrizki gisa (aurre-, azpi-, erdi-, gain-, sasi-,elkar-,...), edo beste hizkuntza batetik hartutakoak(super-, anti-, poli-, hiper-, inter-, tele-...).

bokalak eragiten duen soinu-aldaketari bustidura deritzo.

6.Gaia

-alde / -talde, go, -eria eta – ada / - kada atzizkien bidez taldea edo multzoa adierazten duten hitz eratorriak sortzen dira. Talde hitza, izatez, izena da, baina atzizkiaren erabilera ere badu.


Perpausek subjetua eta predikatua izaten dute. Subjetuaren eta predikatuaren komunstadura egoten da. Subjetua hitz multzo batek osatzen du: izen-sintagmak.

  • Izen berezia: Pello hondartzan dago.
  • Izenordaina: Ni arrantzara noa.
  • Izen arrunta gei artikulua: Filma hasten dago.
  • Zenbatzailea gehi izena: Bi lagun etorri gara.
  • Izena gehi erakuslea: Jarleku hauek libre daude.
  • Izena gehi izenondoa gehi izenordaina: neska errumaniarrak ondo abesten du.


Iragarkien helburua jende multzo baten iritzian eragitea da, ekintza edo produktu jakin bati buruz. Iragarkiek lelo bat ---iragartzen denari buruzko esaldi labur eta erakargarria---eta irudi bat ---leloarekin zerrikusia duen marrazkia edo argazkia ---izaten dute.
Bi motatako iragarkiak daude.

  • Propaganda – iragarkiak: beren helburua giza jokabidaean eta portaeran eragitea da. Xede kulturala, sozialaedo antzekoa dute.
  • Publizitate iragarkiak:.produktu jakin bat erostera bultzatzen dute. Xede komertziala dute.

Gogoratu:


  •  Jolastu hitzen musikaltasunarekin. Errimadun esaldiek hobeto eta errazago gogoratzen laguntzen dute. Aginte – perpausak ere erabil ditzakegu: edan ,erosi, bisita gaitzazu...
  • Idazteko orduan, kolore eta tamaina desberdinetako hizkiak erabil ditzakegu.-



INGELESA

Ingeleserako interesgarriak diren loturak(link-ak)

PRIMARY 5& 6
WEATHER
(Weather forecast)
NUMBERS