Marmar 32


SANTA AGEDA BEZPERA

Atzo otsailak 4 osteguna, Santa Ageda bezpera eskolan ospatu genuen. Goizeko hamarretan, egoitzetara abestera joan ginen: lehenik “Geure etxea” egoitzara eta ondoren, “Bihotz Sakratu” egoitzara. Bakoitzean bi kanta abestu genituen eta abestu baino lehen 6.mailako ikasleok bertso bat bota genien.
Lehenengo egoitzan txokolatezko pasteltxo bat eman ziguten eta bigarrenean, gaileta gozo batzuk. Bietan egin ziguten harrera ona.
Bi egoitzetan abestu ondoren Mundakatik ibili ginen abesten eskola osoa; plazan, Txorrokopuntan, Goiko Kaleko errotondan eta portuaren alboan. ­­­­­­­
6.mailako ikasleok bakarrik eraman genuen makila.
Eskolako egun berezi guztietan bezala ikasle guztiok alkandora zuria, fraka bakeroak, txamarra urdina eta nola ez festetako zapia eraman genituen
 .
PRIMERAKO EGUNA IZAN ZEN!!!!!

                                                                                                                                  Amaia M.

                               Aratustetako dantza



BIOLINA  (AZALPEN-TESTUA)

Munduko lehenengo biolina XVII. mendean sortu zen Italian. Egun horretatik aurrera jendea biolinak egiten hasi zen, baina ez ziren denak berdinak. Konpositore famatuak sortu zirenean luthierrak izeneko biolinak egiten ziren.
Denboran zehar biolinak aldatzen joan dira, oraingo biolin bat ikusten badugu eta konparatzerakoan orain dela ehun urte egindako batekin konparatzen badugu, ehun urte duena zabalagoa da. Biolin batek lau soka ditu: sol, re, la eta mi sokak. Bost tamaina ezberdin daude: txikiena, laurden bat, bi laurden, hiru laurden eta lau laurden edo osoa dira.
Biolin elektrikoak ere badaude baina ez dira asko erabiltzen oso garestiak direlako, denboran aurrera eginez, agian biolin elektriko gehiago salduko eta erosiko dira.

                                                                                       Maite Garin


             IKERREN AMETSA (IRAGARPEN-TESTUA)

Ikerrek ikasketak bukatu bezain laster Nasako proiektu batean parte hartuko du. Bere egin beharra planeta, izar eta galaxien argazkiak egitea izango da.
Argazki horiek garrantzi handikoak izango dira gure galaxia hobeto ezagutzeko.
Proiektu horri esker Iker astronomo famatua bilakatuko da eta mundu guztian ezaguna izango da..
Jon Ugalde


                                (JARRAIBIDE-TESTUA)

      OROIMEN JOKOA                           MOZORRO BAT EGIN

Hasteko , jokalari bakoitzak                             Behar dituzun materiala
txandaka, bi karta hartu eta                             dira: kartoi mehea,koloretako
erakutsi beharko ditu.                                      margoak ,artaziak eta goma.
                                                                     
Ondoren, ezin baduzu bikorik                          Ondoren, mozorroa marraztu   
eratu (ez dira berdinak),utzi                             ebaki,eta zulo bat egin albo bietan               lehen zeuden lekuan. 
.                          .                                                                      
Gero karta biek irudi bera                                 Gero marraztu aurpegi bat 
badute gorde behar dira.                                  kartoi mehean eta margoztu                                                                                                      gustuko duzun koloreekin

Azkenik , kartekin bikote gehien                      Amaitzeko pasatu goma bat
duena irabaziko du.                                         bi zuluetatik eta lotu, prest  dago eta.                                                          
                                                 
                         
                                                                          
                                                                          Martin Aristi


    EGURALDIA

( IRAGARPEN-TESTUA)

Eguraldiak euritsu jarraituko du.Euria izango da jaun eta jabe, eta tenperaturak beherantz egingo du berriro. Hori bai, hegoaldeko haizea gogorrago ibiliko da eta kostaldeko brisa altxatuko da. Hala ere eguerdirako 16º gradu izango ditugu.





 

   
                                                                                                  


                                                                                                                    Iñigo Zulueta  


                              ELKARRIZKETA



Gaur gurekin  Ameriketako mutil bat daukagu Josu izenekoa. Boisen (Idaho)  bizi da. 11 urte ditu, eta beisbol amerikanoa gustuko du. Nire lagun berria da.


Kaixo Josu, nire galderei erantzuteko prest zaude?

       - Bai.

1.- Mundakan bizitzea gustuko duzu?
    -  Bai, gustuko dut


2 - Lagun berriak egin dituzu Mundakan?

         -       Bai lagun berriak egin ditut.


3 .- Zer duzu gustuko Mundakan?

      -       Gustatzen zait Mundaka txikia dela, ez delako autorik  behar eskolara joateko.  


4 – Zein desberdintasun dago Mundaka eta Boise artean?

     -       Boise handia dela eta Mundaka, berriz, oso txikia dela Boiserekin konparatuz.


5 – Gustuko duzu arraina?

    -       Ez, ez zait asko gustatzen



Eskerrik asko zure denboragatik, Agur eta hurrengora  arte.



                                                                                              Urtzi Gondra
 
                      ELKARRIZKETA                                       

AURKEZPENA ETA DIOSALA
Egunon, gaur  Urtzi Gondrari elkarrizketa bat egingo diot.
Urtzi gure eskolako lagun bat da, futbola gustatzen zaio eta gainera oso ona da.
Kaixo Urtzi:
Orain galdera batzuk egingo dizkizut.

GORPUTZA
-Noiz hasi zinen futbolean?
-Orain dela 4 edo 5 urte.
- Zergaitik aukeratu zenuen futbola?
-Asko gustatzen zaidalako.
-Zein taldetan jolasten duzu?
-Bermeo futbol taldean.
-Zenbatgarrenan zarete ligan?
-5garrenak

ESKERRAK ETA AGURRA
Eskerrik asko Urtzi eta hurrengora arte.
                                                                                    Oskar Hernanadez


     IKER (IRAGARPEN TESTUA)

Iker hamar urte barru astronauta izango da. Egun asoa emango du izarrei begira izarrei buruzko marrazkiak egingo ditu eta pilotu eskolako ikasketak aprobatuko ditu. Iker txikitan astronauta izan nahi zuen eta lortu egingo du.
                                                                              Oier Goikoetxea



EGUZKI SISTEMA  (AZALPEN TESTUA)

Eguzki sistema, Bing-Bang leherketaren ondorioz gertatu zen.
Bertan, zortzi planeta daude jira-biraka “Eguzkia” izeneko izarraren inguruan. Planetak Eguzkiaren inguruan BIRAN daudelako izen Hau dauka, “Eguzki Sistema”.
Eguzki Sistema, “Esne Bidea” izeneko galaxia espiral batean kokatuta dago. Eguzkiaren inguruan dauden zortzi planeta horiek: Merkurio, Artizarra, Lurra (gure planeta), Martitz, Jupiter (planetarik handiena), Saturno, Urano eta Neptuno dira. Bi zatitan sailkatzen dira, lehenengo laurei, barne planetak deritze eta beste lauei, kanpo planetak.
Bing-Bang leherketa, orain dela milioika urte gertatu zen Unibertsoan, Unibertsoko masa guztia, bola  bero batean zegoen batuta eta lehertu zenean masa guztia norabide ezberdinetan irten zen.
Oraingoz, zientzialariek Unibertsoaren %4-a bakarrik ezagutzen dute, horregatik, asko geratzen zaigu ikertzeko.
                                                                                Amaia Martinez  



        KATUA (AZALPEN- TESTUA)

Katu batzuk etxekoak dira eta beste batzuk kalekoak.
Kaleko katuak batzuetan gaixotasun handiak dauzkate, horregatik amak batzuetan esaten dute kaleko katuak ez ukitzeko, baina etxeko katuak bakunata egoten dira gehienak, horregatik ukitzerakoan ez dugu  gaixotasunik hartzen, zeren eta katuak adoptatzen dutenean albaitariarengana eramaten dituzte.
Katuek barruko eskeletoa dute.
Katuak haragijaleak dira. Katuak ez dira bidaizaleak etxean  egotea gehiago gustatzen zaielako eta etxeak gustuko dute baina adoptatzen dutenean hobe da etxean egotea egun batzuk ohitzeko.
Katuak gustuko ditut, ortuan(aitxitxena) katu asko eta katakume pila bat dauzkagu.

                                                                              Maider Barrena



PINGUINOA ETA HARTZA

ESTILO ZUZENEAN



-…nire lehengusua meterologoa da eta beroa etorriko dela esan du. Horregatik haizegailu bat erosi behar dugu -esan zuen pinguinoak bufanda kentzeko imitazioa eginez.
 -Hara bestea! –erantzun zion hartzak-. Baina ez zara konturatzen, Mario? Zer egin behar dugu orain? Etxea urtzen zaigu eta!
P- Egia da haizegailua itzaliko dut.
H- Orain askoz hobeto.
P- Zer iruditzen zaizu igeri egiten badugu?







ZEHAR ESTILOAN 

Pinguinoak esan zuen bere lehengusua meteorologoa zela .Pinguinoak bufanda kentzeko imitazioa egin zuen . Pinguinoak berriro esan zuen haizegailu bat erosi behar zutela. Hartzak erantzun zion ea ez zen konturatzen haizegailuak iglua urtu egingo zuela eta pinguinoa orduan konturatu zen. Gero hartzak esan zion igeri egiteko eta uretara saltatzeko.   
                                                                                                             
                                                                                         Amaia Ibarra


IPUIN TXOKOA


                        IKUSEZINA NAIZ

·         IZENBURUA: Ikus ezina naiz
·         IDAZLEAREN IZENA: Anartz Iriondo
·         GAIA: Mutil  batek  egunero   egiten  duena  kontatzen digu.
·         PERTSONAIAK: Kontatzen duen mutila, neska pinpirina eta umea
                                   
LABURPENA

 Egun batean mutil  bat  itzartu  zen eguzki  izpiekin, eta sukaldera jaitsi zen bere  kafetxoa edatera. Baina  ordua eman zion eta bere maleta eta lagunaren maleta (salami ogitartekoa , sagarra etab.) prestatu  zituen. 306 eskailera igo behar  zituen  egunero bezala. Bere etxetik  lanera dauden kilometro parea egin, eta arratsaldero, 18:00etan ematen  zutenean  berari  gustatzen  zitzaion neska agertzen  zen. Baina orain mutila ez  da ikusezina neskak  begiratu egin dio-eta.

GALDERAK

1.    Zenbat eskailera  igo behar ditu? 306 eskailera igo behar zituen
2.    Nolakoa da gustatzen  zaion neska? Metro bat eta hirurogei neurtzen duen neska
3.    Zelakoa da bera jesartzeko erabiltzeko zuen aulkia? Egurrezkoa da.
4.    Zer da lanetik gehien gustatzen zaiona? Umearen irribarrea
5.    Nola gustatzen zaio gehien lan egitea? Eguzkitan

                                                              Amets Lopez


Aitonaren Altxorra

Ipuinaren izena: Aitonaren altxorra
Idazlearen izena: Aitor Urlarte
Zeri buruz : Altxor bateri buruz
Pertsonaiak: agure bat eta kontatzen duen mutila
Laburpena:
Mutil batek bere aitonaren kofrea aurkitu zuen, urrunetik pentsatzen zuen nor – nor hilda edo zombie bat zegoela, baina ez , bere aitonaren altxorra zen. Barruan liburuak, txanponak eta gauza zahar asko zeuden . Mutilak ikusi zuenean liburu batetik paper bat jauzi zela, mutilak papera hartu , eta ikusi zuen mapa bat zela. Mapak hiru gurutze zeuzkan: lehenengoa liburutegian zegoen , bigarrena futbol zelaian eta hirugarrena plazan . Txirrindua hartu, eta liburutegira joan zen . Liburutegian liburuak bakarrik ikusi zituen eta hurrengo gurutzera joan zen . Hurrengo gurutzea futbol zelaian zegoen eta han bi porteria eta baloi batzuk ikusi zituen, baina konturatu zen futbolarien marka zegoela belarrean markatuta. Azken gurutzea plaza batean zegoen eta plaza horretan agure bat zegoen eta aitona horrek mapa ikusi zuenean mutilarengana hurbildu zen eta aitonak galdetu zion ea bere aitonaren mapa zen.
Aitonak azaldu zion zergatik zeuden gurutzeak liburutegian, futbol zelaian eta plazan kokatuta. Agureak esan zion liburutegian kokatuta zegoela Antoni liburuak irakurtzea asko gustatzen zitzaiolako, futbol zelaia agureari futbola asko gustatzen zitzaiolako eta plaza mutilaren aitonak aukeratu zuelako, baina ez zekien zergaitik.
Orduan mutilak esan zion bere 
aitonaren altxorrik gogokoena lagunekin egotea zela eta plazan elkartzen zirela.
HORI ZEN BERE AITONAREN ALTXORRA

           GALDERAK

1-    Zer zegoen futbol zelaian ?
           Futbol zelaian bi porteria, baloiak eta jokalarien oinatzak zeuden.
2-    Zer zegoen altxorrean?
           Altxorra liburuz , txanponez eta gauza zahar askorekin beteta zegoen.
3-    Idatzi mapan agertzen diren hiru tokiren izenak :
           Liburutegia, futbol zelaia eta plaza.
4-    Zer edo nor zegoen plazan?
          Plazan agure edo aitona bat zegoen.
5-    Zer erabili zuen hiru toki horietara joateko?
          Bere txirrindua erabili zuen.

Irati Elgezabal Beitia


                IKUSIEZINA NAIZ

Izenburua: Ikusiezina naiz.

Egilea: Anartz Iriondo

Gaia: Mutil batek egunero egiten duena kontatzen du.

Pertsonaiak: Kontatzen duen mutila, neska eta umea.

Laburpena:Egun batean mutil bat itzartu zen eguzki izpiekin eta sukaldera jaitsi zen bere kafetxoa edatera. Baina joateko ordua heldu zitzaionean bere maleta hartu, lagunarena prestatu (salami ogitartekoa,sagarra etab.) eta egunero bezala eskailerak igo behar izan zituen. Gero bere etxetik parkera zeuden lau kilometro ibili. Arratsaldero, 18:00ak ematen zutenean, berari gustatzen zitzaion neska agertzen zen.

                                    GALDERAK

1-Zenbat eskailera igo behar zuen egunero?

306 eskailera igo behar zituen egunero.

2-Zer ikusten du parketik pasatzen denean?

Denetarik ikusten du.

3-Zer egiten du ohetik altxatzen denean?

Sukaldera joaten da bere kafetxoa edatera.

4-Zer gertatzen zaio beti?

Ordua heltzen zaiola.

5-Zenbat denbora behar du eskailerak jaisteko?

30 minutu gutxi gora-behera.
                                                                                  Unai Olabe



Txerriaren zoriona

EGILEA:JOSEBA SARRIONANDIA
GAIA:Txerriak mendira igo nahi  zuen.
PERTSONAIAK: txerria eta mendizaleak

LABURPENA: Txerriak mendira igo nahi zuen mendizaleak igotzen ikusten zituelako eta igotzeko aukera piztu zitzaion. Egun  batean igotzea erabaki zuen eta aldats gora joan zenean izerditan hasi  zen. Bera gailurrera igoko zenean  zoriona topatuko  zuela pentsatu zuen. Gora heldu zenean ez zitzaion ezer  ez  gustatu eta ez zuen zoriona topatu.


1.      Non egon zen etzanda txerria?
2.      Zer gertatu zitzaion txerriari aldapan gora?
3.      Nortzuk igotzen ziren aldapatik?
4.      Zer pentsatu zuen txerriak goian zegoenean?
  Paul Arzanegi
                                                        

Aitonaren Altxorra

Ipuinaren izena: Aitonaren altxorra

Idazlearen izena: Aitor Uriarte

Gaia: Ume batek bere aitonaren altxorra aurkitzen du.

Pertsonaiak: aitona, umea eta aitonaren laguna.

                                 LABURPENA

Bazen behin ume bat bere aitonaren kofrea aurkitu zuela eta barruan:txanponak, liburuak eta beste gauza zaharrez beteta zegoen. Kofreko liburutik orri bat erori zela ikusi zuen. Orduan orria hartu, eta barruan mapa bat marraztuta aurkitu zuen.
Geroago konturatu zen mapa hori herrikoa zela eta hiru gurutzerekin lekuak markatuta zeudela. Ondoren  lekuetara joan zen;  lehenengo lekua liburutegia zen eta arrapaladan joan zen bertara, baina  konturatu zen liburutegian bakarrik liburuak zeudela, bigarren lekua futbol zelaia zen, momentu horretan bakarrik baloiak eta porteriak zeuden eta ezin zen aitonaren altxorra izan, eta hirugarrena plazan zegoen. Bertan agure zahar bat aurkitu eta berarengana joan zen eta esan zion ea bere aitonaren altxorra aurkitu bazuen. Honek erantzun zion bere altxorra futbol zelaia zen, Joserena, liburutegia, liburuak irakurtzea gustatzen zitzaiolako eta bere aitonarena plazako lagunak zirela.

                                       GALDERAK

1-    Zer zegoen futbol zelaian?

Baloiak, porteriak eta zapatetako markak zeuden  lurrean.

2-    Zer zegoen altxorran?

Liburuak, txanponak eta beste gauza zaharrak zeuden.

3-    Idatzi mapan agertzen diren hiru tokien izena.

Liburutegia, futbol zelaia eta plaza.

4-    Zer zegoen plazan?


Lagunak jolastu ahal izateko.

                                                                                                                               kesare Azumendi

ZERRIAREN ZORIONA

*      Ipuinaren izena:  Zerriaren  zoriona                    
                         

*      Idazlearen izena: Joseba Sarrionandia

*      Gaia: Zerri batek mendira igo nahi zuen han zoriona aurkituko zuelakoan. Egun batean mendira igo zen eta ez zuenez ezer aurkitu etxera bueltatu zen.


*      Pertsonaiak: Zerria eta mendizaleak

                        LABURPENA
  
Zerri batek mendizale batzuk ikusten zituen mendira igotzen eta inbidia ematen zioten. Orduan mendira igo zen. Denbora luze bat eta gero heldu zen, baina ez zuen ezer aurkitu , ez zoriona, ez beste ezer. Orduan erabaki zuen txerrikortara bueltatzea. Txerrikortara bueltatu zenean etzan egin zen bere eskurrondo azpian eta bertatik ez mugitzea inoiz gehiago erabaki zuen.
                                                          
                                                                                          Alaitz Lozano


Patxi errementaria

IZENBURUA:Patxi Errementaria.
EGILEA:Euskal Herriko Ipuinak.
GAIA:Patxi txarto portatzen da eta deabruak etortzen dira.
PERTSONAIAK:Patxi,Gatz,Zart,Axut eta Done Petri

LABURPENA

Bazen behin mutil bat Patxi izenekoa. Oso gaiztoa zen eta egun batean deabru bat bila joan zitzaion, baina deabrua kola zuen aulki batean eseri zen. Egun batzuk igaro ondoren  beste deabru bat bila joan zen izan zion oso gaixtoa zela eta deabrua kola zuen ohe batean tunbatu egin zen. Egun batzuk beranduago, berriro ere,  beste  deabru bat bila joan zitzaion baina Patxi pikutako arbola batean itsatsita  utzi zuen.
Egun batean Patxi hil egin zen eta Patxi infernura joan zen baina infernuan sartzen ez zuten utzi, orduan Patxi zerura joan zen, baina Done Petri esan zion oso gaiztoa zela baina neskatila bat beldurrez Done Petriri esan zion Patxi oso ona zela eta azkenean Patxi infernuan sartu beharrean  zeruan sartu zen.       
                                        
    GALDERAK

1-Nola deitzen zen mutila?           
2-Gaiztoa edo formala zen?
3-Zenbat deabru joan ziren Patxiren  bila?
4-Azkenean nora joan zen Patxi infernura edo zerura?
5-Nor zegoen zeruan?        

                                                                                                           Peio Ibañez



Aitonaren Altxorra

Ipuinaren izena: Aitonaren Altxorra

Idazlearen izena: Aitor Uriarte

• Gaia: Aitonak utzitako altxorrari buruzkoa da.

Pertsonaiak: Aitona, narratzailea eta ilobadira pertsonaiak.

Laburpena: Egun batean mutil batek kofre bat aurkitu zuen eta kofrearen barruan liburu bat, txanponak eta gauza gehiago zeuden. Liburutik mapa bat erori zen eta hiru puntu zeuden markatuta. Lehen puntua liburutegia zen eta liburu asko zeuden bertan. Bigarren puntua futbol zelaia zen,han denak futbolera jolasten zeuden.
Hirugarren puntua, azkena, herriko plaza zen. Eta bertan, aiton zahar bat zegoen.
Mutilaren aitonaren laguna zen eta mapa hori elkarrekin egin zutela esan zion. Jose lagunarentzat altxorra liburuak ziren.Mutilaren aitonarentzat, altxor handiena lagunak
ziren.

GALDERAK

• Zer zegoen futbol zelaian?

Jokalarien aztarnak zeuden.

• Zer zegoen altxorrean?

Liburuak, txanponak eta mapa bat zeuden.

• Idatzi mapan agertzen ziren hiru tokiren izena.

Liburutegia, futbol zelaia eta plaza agertzen ziren.

• Zer zegoen plazan?

Agure bat zegoen plazan.

• Zer erabili zuen hiru toki horietara joateko?

Mapa erabili zuen.


Julen Valdivieso





Patxi Errementaria

Izenburua: Patxi Errementaria

Egilea: Euskal Herriko ipuinak

Gaia: Patxi gaiztoak  

Pertsonaiak: Sart, Asut, Gatz eta Patxi

Laburpena: Patxi Errementaria gizon maltzur bat da. Maltzurkeri asko egiten zituenez herrikoek infernura eraman nahi zuten eta infernura eraman nahi zutenez deabru  bat, berarengana bota zuten: Sart.
Deabru honek Patxi infernura bota nahi zuen, baina Patxik gosaldu behar zutela esan zion. Patxik Sarti jesarlekuan kola jarri zion eta hiru urtez pegatuta geratu zen bertan.
Gero, beste deabru bat joan zen, Asut izenekoa, eta Patxik lehenengo  jan behar zutela esan,  eta berriro ere ezarlekuan  kola jarri zion eta beste hiru urtetan han gelditu zen.  
Azkenean, beste deabru bat bota zuten, Gatz izenekoa eta Patxik proposatu zion siesta botatzea. Ohean jesartzean kola jarri zion eta hiru urtetan bertan geratu zen.
Patxi hil egin zenean infernura joan zen eta galdetu zuen  ea sartu  ahal zen, eta ezetz esan ziotenez  zerura joan zen eta han, bai, utzi zuten sartzen.


                                                       Galderak

1-Herrikoek, zer egin nahi zuten Patxirekin?
2-Zer egiten zuen Patxik?
3-Nora bota nahi zuten  herrikoek Patxi?
4-Zer egin zuen Patxik, hil  zenean?
5-Ipuineko deabruek zein  izen zuten?

                                                                                      Bingen Torrico





           INGURUNEKO ETXERAKO LANAK  
                                                           5. mailakoentzat


Urtarrilan
Denbora historikoa   


Otsailan
Historiaurrea:   http://agrega2.red.es/visualizar/eu/es_2007073133_0241700/false


GIZA GORPUTZA

5. mailakoak

zelulak  (22 min.)

NEURONAK (26min)     https://www.youtube.com/watch?v=hjtkI8E3gRU

NERBIO SISTEMA:  BIDEOA


6. mailakoak


Digestioa   (24min.)  https://www.youtube.com/watch?v=L9ZpQMPtLNI

Arnasketa (24 min.)  http://www.youtube.com/watch?v=smbfQ8QIjJw

Iraitz sistema (26 min.) http://www.youtube.com/watch?v=NE7oXe-twsU   


Odolaren ibilbidea (25 min.) http://www.youtube.com/watch?  

Zirkulazio sistema (25 min. ) https://www.youtube.com/watch?v=ypfzZLJmLWo

Bihotza(26min.)    http://www.youtube.com/watch?v=eXAot64vueE



Ugalketa  (21 min.)  https://www.youtube.com/watch?v=uxHn1tNvkCw