Bigarren hiruhilea hasi da eta gu beste txoko baten lanean hasi gara; Laubide-Lanbide txokoan, hain zuzen, Euskal Herriari erreferentzia eginez.
ARATUSTEAK
GIZA ZIENTZIAK
HISTORIAN ZEHAR
5.mailakoentzako JOLASAK- ETXERAKO LANAK
Denbora historikoa astelehenerako 1. jarduera,
martitzenerako 2. jarduera
eguaztenerako baliabideetan klikatu eta denbora makinan jolastu
Egipto
Egiptoko piramideak
6.mailakoentzako JOLASAK- ETXERAKO LANAK
Erdi Aroa
Egiptoko piramideak
GREZIA, EGIPTO ETA ERROMA
6.mailakoentzako JOLASAK- ETXERAKO LANAK
5.mailakoentzako JOLASAK- ETXERAKO LANAK
Espainiako ibaiak
EUSKAL HERRI POLITIKOA
1 PROBINTZIAK ETA HIRIBURUAK
2 MUGAK
MUGAK idatzi
MUGEKIN jolasten
EUSKAL HERRI FISIKOA
1- MENDIAK
2- IBAIAK
IBAIEN IZENAK
IBAIEN IZENAK ZERRENDATIK AUKERATU
6.mailakoentzako JOLASAK- ETXERAKO LANAK
Plaka tektonikoak
EUSKAL HERRIKO BIZTANLERIA
Bizkaiko biztanleria barruti eta zentsu-sekzioen arabera, sexuaren, adin-taldeen eta naziotasunaren arabera. 2018/01/01
Bizirik jaiotza Euskal AEn lurralde historikoaren arabera
Biztanle piramide interaktiboak
Informazioaren bila (bide interesgarri bat Produktu estatistiko gehiago- Grafiko interaktiboak- Biztanle piramide interaktiboak)
Biztanleriaren piramideak
Ariketak
POPULAZIOA
MUNDAKA
Populazio piramidea egiteko plantila
LAN SEKTOREAK
1.- LEHENENGO SEKTOREA
Lehenengo sektorean sartzen dira naturatik produktuak lortzen dituzten lan guztiak. Lehen sektoreko jardueren artean, nekazaritza, abeltzantza, arrantza eta meatzaritza daude.
Horretaz gain, badira beste hainbat jarduera lehen sektorearen barnean sartzen direnak. Horien artean daude: basogintza eta erlaintza. Euskal Autonomia Erkidegoan, oso jende gutxik jarduten du sektore honetan.
Jarraian banan-bana ezagutuko ditugu:
-
NEKAZARITZA:
BIDEOAK:
Nekazariek lurra lantzen dute.
Lehendabizi, lurra irauli edo goldatu egiten duteneta ondoren, ongarriak bota.
Ondoren, haziak erein eta gero fumigatu egiten dituzte. Horrela intsektuek laborrei ez diete kalterik eragiten.
Azkenik, uztak biltzen dituzte, hau da, ereindakoa hazten denean moztu edota fruituak jasotzen dituzte.
- ABELTZAINZA
Abeltzainek abereak hazten dute. Bi azienda mota daude:
- Abeltzaintza estentsiboa edo baserrikoa: Abeltzainek abereak etxetik kanpo hazten dituzte, larre naturaletan, hau da, mendietan. Hona hemen adibide bat:
- Abeltzaintza intensiboa: Abeltzainek ikuiluetan hazten dituzte abereak. Han, lan gehienak makina ezberdinen bitartez egiten dira. Abeltzainen lana abereei jana eman eta ikuilua garbi mantentzean datza.
- ARRANTZA
Euskal herrian arrantza beti izan da oso jarduera garrantzitsua. Bi arrantza mota daude.
1.- Itsasbazterreko arrantza. Kostaldetik gertu egiten den arrantza mota da. Itsasontzi txikien bitartez egiten da. Honela arrantzatzen dira antxoak, txitxarroak eta sardinak adibidez.
2.- Itsas zabaleko arrantza: Itsas zabalean egiten den arrantza da, hau da, kostaldetik oso urrun. Honetarako, itsasontzi handiak erabiltzen dira. Itsasontzi hauetan, tresta eta hozkailu modernoak dituzte, arrainak kontserbatzeko. Honela arrantzatzen da, esate baterako, hegaluzea.
- MEATZARITZA
- BASOGINTZA
- ERLAINTZA
2.- BIGARREN SEKTOREA
Bigarren sektorean lehengaiak produktu bihurtzen dituzte, hau da, lehengaiak kontsumitzeko prest uzten dituzte. Sektore honetan, fabrikak, eskulangintza eta eraikuntzak sartzen dira.
Euskal herriko biztanleriaren jende askok egiten du lan sektore honetan. Izan ere, hemen, industria ugari dago. Hauek dira industria motarik nagusienak.
- Siderurgia: Burdinarekin sortzen dituzte produktuak
- Produktu metalikoak: makinak, torlojuak (tornillos), autoetarako osagaiak, eraikuntzarako materialak…
- Elikagaigintza: Hemen, nekazaritza eta abeltzaintzarako lehengaiak eraldatu egiten dira. Horrela lortzen dira adibidez, gazta eta mamia.
- Material elektriko eta elektronikoa: elektrizitate sistemarako materialak egiten dira.
- Goi-teknologia: Ikertzeko erabiltzen dira, adibidez, robotak egiten dituzte.
3.- HIRUGARREN SEKTOREA
Hirugarren sektorean, pertsonei zerbitzuak emateko erabiltzen diren lan motak sartzen dira. Sektore honetako lan motak arlo hauekin daude loturik: merkataritzarekin,turismoarekin, garraiorarekin, osasunarekin, hezkuntzarekin eta kulturarekin.
Euskal autonomia erkidegoko biztanleriaren gehiengoak sektore honetan egiten du lan.
- MERKATARITZA
Hirugarren sektoreko arloetako bat da, bertan, bigarren sektorean sortutako produktuan saltzen dira diruaren truke. Esate baterako, dendak.
- GARRAIOA
Pertsonak leku batetik bestera eramateko erabiltzen diren lan motak sartzen dira arlo honetan. Horretarako, beharrezkoak dira honako hauek:
1.- Garraiobideak: Pertsonak garraiatzeko erabiltzen diren garraioak, bai airez (hegazkinak) , bai lehorrez ( trena, autobusa, kotxea…) eta baita itsasoz ere (itsontziak).
2.- Komunikazio bideak: Garraiobideak batetik bestera ibiltzeko behar diren eraikuntzak dira, adibidez, errepideak, trenbideak, aireportuak eta itsasportuak.
- TURISMOA:
Turismoa esaten zaio gizakia hainbat lekutara atseden hartzera eta ongi pasatzera joateari. Hauei zerbitzuak ematen dieten pertsonak hirugarren sektorean egien dute lan. Adibidez: hoteleko langileak, dendak, jatetxeak, musekoak, bisitaldiak, apartamentuak, hotelak….
- KOMUNIKABIDEAK
Gizakiok mezuak eta informazioa bidaltzen diogu elkarri. Horretarako, komunikabideak erabiltzen ditugu. Hemen lan egiten duten pertsonek ere, hirugarren sektorerako egiten dute lan. Hala nola; irratiko langileeak, telebistakoak, internet, prentsa…